
LSNEk plazer handiz aurkezten dizue 4000€ emango dituen eta gaur, otsailaren 5ean, Carrino familiak eta Oñatiko LSNEk sinatu duten Mariella Carrino in memoriam beka. Agostino Carrinok, Mariellaren aitak, eta LSNEko zuzendari administratibo Maite Elorzak sinatu dute, eta LSNEko zuzendari zientifiko Jose Maria Sauca eta Mariellaren irakasle eta Carrino familiaren adiskide, eta halaber LSNEko zuzendari zientifiko ohi Vincenzo Ferrari ere han izan dira. Gero, LSNEko masterreko ikasleei beka aurkeztu diete.





