
24 Sep 2026
Irailaren 23an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Errektoregoak, Joxerramon Bengoetxea errektorea eta Gotzone Barandika errektoreordea buru zirela, Irakeko Kurdistango Gobernuaren ordezkaritza bat hartu zuen Oñatin. Ordezkaritza Bengoetxearen kurtsoan izan zen, LSNEren Nazioarteko Master Programaren barruan, eta arratsaldean bilera instituzional bat egin zuten, eta ondoren hitzaldi eta eztabaida saio bat: “Kurdistan governance in Iraq: Challenges and aspirations", non Masterreko ikasleek parte hartu zuten. LSNEk eskerrak eman nahi dizkio ordezkaritzari egindako bisitagatik eta hitzaldia egiteagatik.



