
Oñatiko LSNEko masterreko eskolak bukatu dira, eta mintegi denboraldia hasten da oraingo astean. Izenburua “Legal Mobilization and the Infrastructures of Protest Culture” duen mintegi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ikerketa-programa baten parte da, eta nazioarteko antolatzaileak ditu; EHUko Mikel Díez Sarasola da euretariko bat, eta baita Jeff Handmaker, Sanne Taekema eta Michal Stambulski ere, Rotterdam-eko Erasmus unibertsitatekoak. Oraingo eguen eta egubakoitzean egongo dira Oñatin parte-hartzaileak.