Oñatiko LSNEren Lege Soziologiako Nazioarteko Masterraren 2025/26 ikasturtea astelehenean, hilak 22 inauguratuko da. Bertan izango dira Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea, Izaro Elorza Oñatiko alkatea, Camilo Umaña LSNEko zuzendari zientifikoa eta Iker Nabaskues EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanorde eta masterreko zuzendaria. Egitaraua 10:30ean hasten da, eta ekitaldi nagusia 13:45etik 14:15era izango da, EHUren eta Oñatiko Udalaren ongietorriarekin LSNEko ikasle eta akademiko bisitariei.
Masterra ikasturte osorako matrikulatutako 11 ikaslerekin hasten da, horien artean Bilboko eta Gasteizko ikasleak. Gainera, Alemaniako (1), Txinako (2), Irlandako (1), Kolonbiako (1), Frantziako (1), Suediako (1), Erresuma Batuko (1) eta Madrilgo (1) ikasleak daude. Espainia, Txile, Erresuma Batua, Herbehereak, Italia... bezalako herrialdeetako ikasleek Masterraren barruko ikastaro solteetan parte hartuko dute. Zortzi herrialdetako irakasleek emango dute irailaren 22an hasi eta 2026ko martxoaren 31n amaitzen den programa.
Joan den astean amaitu ziren Master Amaierako Lanen defentsak, eta horrela graduatu ziren 2024/25 masterra egin zuten 13 ikasleak.
Albisteak
Gaur, irailak 22, hasi da modu ofizialean LSNEren lege soziologiako masterraren 2025/26 ikasturtea, mundu osoko hamaika ikasle berri ongietorria emanez. Taldeari ongietorria egin diete EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak; Oñatiko alkate Izaro Elorzak; LSNEren zuzendari zientifiko Camilo Umañak; masterraren zuzendari Iker Nabaskuesek; eta Oñatiko udalbatzako zinegotzi Iñaki Olaldel. Haien hitzaldietan, LSNEren garrantzia nabarmendu dute zuzenbidearen soziologiaren ikasketan eta Oñatiren nazioarteko proiekzioan. Ikasleei eskerrak eman dizkiete LSNE aukeratu dutelako, eta Oñati eta herriko jaiak gozatzeko gonbidapena egin diete.

Gaur egun, administrazio-zuzendaritzako arduradun bat sartu nahi du, Institutuaren finantza-kudeaketaz eta helburuak lortzera bideratutako bere antolaketaz arduratuko dena, eta onura ekarriko dioten kanpo-harremanak eraikitzen eta mantentzen parte hartuko duena.
Eskaintzak jasotzeko azken eguna irailaren 23a izango da, 14:00etan. Helbide honetara bidali behar dira: c.umana@iisj.es
Funtzioak eta zereginak:
• Erakundeko Patronatu Errektoreko Idazkaritza: sei hilean behin txostenak egitea eta Patronatuaren bileren aktak egitea
• Aurrekontuaren urteko kudeaketa eta kontuak ematea
• Giza baliabideen kudeaketa: nominak, kontratazioak, Gizarte Segurantzarekiko harremanak
• Kontabilitatea: eguneroko kontabilitatea egitea eta kontabilitate-liburuak mantentzea
• Kobrantzak, ordainketak eta bankuekiko harremanak
• Zergak Foru Ogasunari ordaintzea
• Hainbat erakunde publikori (Fundazioen Patronatua, Eusko Jaurlaritza) zuzendutako txostenak egitea
• Institutuko langileen koordinazioa
• Institutuaren egoitza kudeatzea eta mantentzea
Institutuko zuzendaritza zientifikoaren jarduna indartzeko eta laguntzeko:
• Kanpo-finantzaketa lortzea eta bilatzea (batez ere Europar Batasunarena)
• Eusko Jaurlaritzarekiko harremanak
Beharrezkoa da:
• Goi-mailako unibertsitate-titulua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Zuzenbidean, Industria Ingeniaritzan (Antolaketa adarra) edo Gizarte Zientzietako arloren batean, enpresak kudeatu eta administratu ondorengo lanbide-orientazioarekin, ikerketaren eta berrikuntzaren kudeaketan espezializatutako prestakuntza balioetsiz.
• Nahi izanez gero, aurretiko esperientzia erakunde akademikoen kudeaketan, hala nola ikerketa-zentroetan edo antzeko erakundeetan.
• Ingelesa (C1), euskara (C1) eta gaztelania menderatzea
• Esperientzia kudeaketan eta antolaketa-trebetasunak
• Lidergo-gaitasuna, pertsonen kudeaketa eta talde-lana
• Komunikatzeko gaitasuna
• Arazoak aztertzeko eta ebazteko gaitasuna
• Bileretako buru izateko eta bilerak zuzentzeko gaitasuna
• Modu autonomoan lan egiteko gaitasuna
• Kontabilitateari eta programa espezifikoen erabilerari buruzko ezagutzak
• Bulegotika-tresnak maneiatzea
• EBn lan egiteko legezko baldintzak betetzea
Baldintza horiek betetzen ez dituzten hautagaitzarik ez bidali.
LSNE eta bere liburutegia itxita egongo dira uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bitartean, eta lantaldea udako oporretan izango da. Irailaren 1era arte!
LSNEko liburutegiak udako ordutegia du: astelehenetik eguaztenera, 08:30etik 14:00etara, eta eguen eta egubakoitzetan, 08:30etik 17:30era, uztaileko azken bi asteetan izan ezik. Informazio gehiago: https://www.iisj.net/eu/liburutegia/erabiltzaileentzako-informazioa/ordutegia-egutegia-eta-erabiltzailearentzako-zerbitzuak

LSNE eta bere liburutegia itxita egongo dira apirilaren 17tik 28ra arte, eta 28an itzuliko gara lanera. Pazko atsegina opa dizuegu.
Oñatiko LSNEko masterreko eskolak bukatu dira, eta mintegi denboraldia hasten da oraingo astean. Izenburua “Legal Mobilization and the Infrastructures of Protest Culture” duen mintegi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ikerketa-programa baten parte da, eta nazioarteko antolatzaileak ditu; EHUko Mikel Díez Sarasola da euretariko bat, eta baita Jeff Handmaker, Sanne Taekema eta Michal Stambulski ere, Rotterdam-eko Erasmus unibertsitatekoak. Oraingo eguen eta egubakoitzean egongo dira Oñatin parte-hartzaileak.

Master's students will receive a talk about: "Rethinking Basque inheritance law: a work in progress through mixed-methods research", by IISL graduate Leire Gorostiza Etxeberria (UPV/EHU, Max Planck Institute for Social Anthropology)

LSNEk plazer handiz aurkezten dizue 4000€ emango dituen eta gaur, otsailaren 5ean, Carrino familiak eta Oñatiko LSNEk sinatu duten Mariella Carrino in memoriam beka. Agostino Carrinok, Mariellaren aitak, eta LSNEko zuzendari administratibo Maite Elorzak sinatu dute, eta LSNEko zuzendari zientifiko Jose Maria Sauca eta Mariellaren irakasle eta Carrino familiaren adiskide, eta halaber LSNEko zuzendari zientifiko ohi Vincenzo Ferrari ere han izan dira. Gero, LSNEko masterreko ikasleei beka aurkeztu diete.
Ikerketa soziojuridikoa bultzatzeko Mariella Carrino programaren barruan sortu da honako beka. Mariella Carrino zenaren oroimenez, gizarte-konfliktoei, etxebizitza politikari eta etxebizitza eskubideari buruzko ikerketa zientifikoak bultzatu eta ikertzaile gazteen karrera samurtu gura du Carrino familiak programa horren bitartez. Horretarako, 4000€ eman ditu bekarako. Oinarri osoak LSNEren webgunean agertzen dira.

Agostino Carrino (University of Naples) will give a talk on "About the idea of legal science: Revisiting the Kelsen-Ehrlich debate". This is within the "Permanent Seminars for the Sociology of Law" talk cycle and is directed to Master's students and to visiting scholars.
