Aurkezpena

Lege soziologiaren esparru aberatseko gaien inguruko mintegiak antolatzeko aukera ematen du Oñatiko Lege Soziologiako Erakundeak. Oso giro aproposa eta lagunartekoa eskaintzen die ikertzaileei, talde txikietan eztabaida eta interakzioa egiteko. LSNEren Patronatuko (gobernu-organuko) Konferentzien eta Mintegien Batzordeak baloratzen ditu eskaerak, eta honako irizpideak erabiltzen ditu horretarako:

  1. Kalitatea. Lege soziologiari proposatutako mintegiak egingo dion ekarpena garbi azaldu behar dute eskatzaileek. Kontuan hartuko dira beste mintegi edo konferentziatan (LSNEn edo beste inon) izandako parte-hartzetik egin diren argitalpenak.
  2. Parte-hartzaileen jatorri zabala. Parte-hartzaileak hainbat lekutatik izatea baloratuko da, bai nazioartekoak bai Euskadikoak. Barietatea egon beharko litzateke ere parte-hartzaileen momentuko egoera akademikoari dagokionez, hala nola doktoretza-ikasleak, ibilbidea hasi berri duten ikertzaileak zein eskarmentu handiko ikertzaileak.
  3. Originaltasuna. Eskaera egiterakoan, proposatutako mintegia zertan den originala azaldu behar da. Antzeko gai bat beste mintegi baten landu izan denetan, proposatutako mintegia zertan desberdintzen den azaldu beharko da. Horrez gain, LSNEk bereziki animatzen ditu Erakundearekin aurretik harremana izan ez dutenak mintegi proposamenak bidaltzera.
  4. Euskadirekiko garrantzia. Lege soziologiari ekarpena egingo liokeen edozein gairen inguruko proposamenak egin daitezke. Euskadirentzako modu bateko edo besteko garrantzia edo interesa duten gaiak ere asko baloratzen dira. Eusko Jaurlaritzak honako gaiak proposatzen ditu:
    1. Etxebizitza arazoak ikuspegi sozio-legaletik.
    2. Delitugile gazteak: beraien estatusa; gazte-auzitegien rolaren eta funtzionamenduaren ebaluazioa; hobetzeko moduak.
    3. Azkenaldian Euskadin egindako lege-erreformaren eragina: bereziki, genero-biolentziaren gaineko erreforma. Bereziki interesgarritzat jotzen dira erreforma gehiagoren gaineko analisia; adibidez, biktima inplikatzea gizarte babesaren gaineko kontzientzia-hartze formazioan; familia inplikatzea; poliziaren lana hobetzea, e.a.
    4. Gazte-auzitegiek hartutako neurriak: hezkuntza eta gizarte interbentzioen eraginak aztertzea, hala nola lan-programak, nagusiak zaintzea, beraien ingurunea hobetzeko programak; hartzen diren neurrien eta egindako delituaren arteko harremana; beste jurisdikzio batzuetan hartzen diren neurrien ikerketa.
    5. Bitartekaritza zibila eta mugen gaindiko giza-trafikoa; muga-lurraldeetan bizi diren familien estatusa; mugez gaindiko egoeretan bitartekaritza zibilak egin dezakeena; Europako Legebiltzarraren eta Europako Batzordearen 2008/52/EC Zuzentaraua txertatzea (2008ko maiatzaren 21ekoa), gai zibil eta komertzialetan bitartekaritza arautzen duena, eta Espainia eta Frantziaren arteko mugan hark duen aplikazioa.

LSNEk antolatzen du guztia herrian, parte-hartzaileei gonbidapenak bidaltzen dizkie eta mintegiaz arduratzen da. Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko LSNEren egoitza nagusiko bilera-gela atsegin baten izaten dira mintegiak; alojamendua, batik bat, XVIII. mendeko Antia jauregian da; jauregi horrek badauzka eztabaida informalak eta talde txikietan bilerak egiteko leku aproposak ere. Antian gela nahikoa ez badaude, herriko hotel baten gela erreserbatuko zaie parte-hartzaileei.

Horrez gain, LSNEk bilkurak izeneko bestelako bilerak ere antolatzen ditu, abuztuan ez urteko beste edozein hilabetetan.

Para más información: 

Malen Gordoa Mendizabal

IISJ (Meetings)
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 71... Ver teléfono
F: +34 943 78... Ver fax
E: malen@iisj.es
  @MalenIISJ