Aurkezpena

Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea

Nazioarteko Soziologia Elkarteko Lege Soziologiako Ikerkuntza Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak sortu zuten Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea 1988an, Oñatin (Gipuzkoa). Sorreratik, Erakundeak lotura akademikoa eta elkarlan-harremanak sortu ditu Europako eta kanpoko hainbat unibertsitaterekin, eta bere egoitza eskaini izan du mintegiak eta tailerrak hartzeko, irakasle bisitarien lanerako eta liburutegian ikerketa egiteko. Urteak joan ahala, Erakundea toki sendo bilakatu da zuzenbide eta soziologia zientzietan diharduten mundu osoko ikertzaile-sarearentzako.

Txandakako zientzia-zuzendari bat du Erakundeak (André-Jean Arnaud, 1989-91; Paavo Uusitalo, 1991-92; Rogelio Pérez Perdomo, 1992-93; Roberto Bergalli, 1993-95; Johannes Feest, 1995-97; Jacek Kurczewski, 1997-98; Pierre Guibentif, 1998-00; William Felstiner, 2000- 2002; Manuel Calvo García, 2002-2003; Volkmar Gessner, 2003-2005; Joxerramon Bengoetxea, 2005-2007; Carlos Lista, 2007-2009; Sol Picciotto 2009-2011; Angela Melville 2011-2013; Adam Czarnota 2013-2016; Vincenzo Ferrari 2016-2018, Noé Cornago 2018-2020). Postuan dagoen bitartean, zientzia zuzendaria EHUko irakasle bisitaria ere bada. Patronatuaren batzordeek lagunduta, irakaskuntza-programak eta batzar-programak begiratzen ditu, liburutegia garatzen laguntzen du, euskal unibertsitateenganako harremanak sendotzen ditu eta Erakundearen argitalpenak ere zuzentzen ditu. Zuzendari administratiboa Maite Elorza Plazaola anderea da.

Erakundearen jarduera garrantzitsuenetako bat Lege Soziologiako Masterra da, ikasturte batekoa. Gaur egun, urtero, 20 ikasle inguru hartzen ditu, mundu osoko herrialdeetakoak; orain arte, 55 herrialdetatik etorritako ikasleak izan dira bertan. Irailean hasi eta martxoan bukatzen da masterra. Irakasle bakoitzak bi astez irakasten du, bakoitzak bere espezialitatean, eta gaur egun arte 27 herrialdetatik etorritako irakasleek jardun dute. Apiril eta irail artean, ikasleek tesirako ikertzen dute eta berau idazten dute, adituen gidaritzarekin, eta lanak argitaratzeko aukera izaten da gero.

 

Erakundeko lege-soziologiako liburutegia Europako aberatsenetariko bat da, eta ingelesezko eta espainolezko bilduma garrantzitsuak ditu, eta frantsesezko, alemanezko eta italierazko material esanguratsua. Etorkizunerako helburuetako bat da mendebaldekoak ez diren hizkuntzetako fondoa handitzea. Internetez doan egin daitezke bilaketak liburutegiaren katalogoan, non aurki daitezkeen bai liburuak bai testu solteak eta bolumen editatuak. Erakundeak pozik hartzen ditu bisitariak, eta horiek askotarikoak izaten dira: doktore-tesia egitera datozenak, doktore direnak, jakintzan sakontzera datozen ikerlari beteranoak… Erakundeak egonaldi-bekak eskaintzen ditu, bereziki doktoretza-programa egiten dabiltzan ikasleentzako.

Apiril eta ekain artean mintegiak eta tailerrak egiten dira. Proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren, aukeraketa bat egiten da. Aukeratutako hautagaiek parte-hartzaileak gonbidatzen dituzte, eta Erakundeak tokiko antolaketa darama. Mintegiek nazioarteko lider akademikoak, profesionalak eta aktibistak batzen ditu; jardunaldien ondoren, artikuluak argitaratu egiten dira, bai Erakundeak kudeatzen duen liburu-bilduma baten, bai Oñati Socio-legal Series nazioarteko aldizkarian. Bestelako batzar batzuk ere antolatzen dira LSNEn.

Erakundearen egoitza Errenazimenduko eraikin bat da, 1543koa, bere garaian zuzenbide unibertsitate izan zena. Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitakoa da, guztiz eraberritua dago eta liburutegia, bulegoak, batzar-gelak, ikasgelak eta bideo-gela dauzka. Oñatiko erdigune historikoaren bihotzean dago, Antia jauregitik minutu batzuetara, non ikasleak, irakasleak eta batzarretako parte-hartzaileak bizi izaten diren. XVIII. mendeko jauregi hori Oñatiko Udalak utzitakoa da, berrituta dago eta ekintza sozialetarako gelak zein logelak dauzka.

  

Erakundearen Patronatua

Lege Soziologiako Ikerkuntza Batzordea ordezkatzen duten patronatukideak:

  • Joxerramon BENGOETXEA CABALLERO Jn.
  • Luigi COMINELLI Jn.
  • Vincenzo FERRARI Jn.
  • Rosemay HUNTER And.
  • Susanne KARSTEDT And.
  • Ulrike SCHULTZ And.
  • Marta SOLER GALLART And.

Eusko Jaurlaritza ordezkatzen duten patronatukideak:

  • Dña. Miren GALLASTEGUI OYARZABAL And.  (Presidentea)
  • Dña. Dolores DE JUAN DE MIGUEL And.
  • D. Jesús EGUIGUREN IMAZ Jn.
  • Dña. Dolores MORONDO TARAMUNDI And.
  • D. Edmundo RODRIGUEZ ACHUTEGUI Jn.
  • Dña. Mariola SERRANO ARGÜESO And.
  • D. Benjamín TEJERINA MONTAÑA Jn.

Biziarteko patronatukidea [botorik gabe]:

  • André-Jean ARNAUD Jn. †

Zientzia-zuzendari ohien pro tem patronatukidea:

  • Vincenzo FERRARI Jn. (2018ko iraila ezkero)
Para más información: 

Manttoni Kortabarria Madina

IISJ
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 71... Ver teléfono / +34 943 78... Ver teléfono
F: +34 943 78... Ver fax
E: manttoni@iisj.es