Albisteak

Argitaratze data: Astelehena, Iraila 8, 2025 - 17:25
Gorputza:
Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Institutua Eusko Jaurlaritzaren eta Soziologia Juridikoko Ikerketa Batzordearen mendeko ikerketa-zentroa da, 1988an sortua. Hasiera-hasieratik, Institutuak lotura akademikoak eta lankidetza-harremanak ezarri ditu Europako eta Europatik kanpoko hainbat unibertsitaterekin, eta soziologia juridikoko masterra, mintegiak, tailerrak, irakasle bisitariak eta liburutegiko ikerketa-proiektuak antolatzeko instalazioak eskaini ditu. Urteen poderioz, Institutua oinarri garrantzitsua bihurtu da zientzia juridiko eta sozialen esparruan lan egiten duten akademikoen munduko sarearentzat.

Gaur egun, administrazio-zuzendaritzako arduradun bat sartu nahi du, Institutuaren finantza-kudeaketaz eta helburuak lortzera bideratutako bere antolaketaz arduratuko dena, eta onura ekarriko dioten kanpo-harremanak eraikitzen eta mantentzen parte hartuko duena.

Eskaintzak jasotzeko azken eguna irailaren 23a izango da, 14:00etan. Helbide honetara bidali behar dira: c.umana@iisj.es

Funtzioak eta zereginak:

• Erakundeko Patronatu Errektoreko Idazkaritza: sei hilean behin txostenak egitea eta Patronatuaren bileren aktak egitea

• Aurrekontuaren urteko kudeaketa eta kontuak ematea

• Giza baliabideen kudeaketa: nominak, kontratazioak, Gizarte Segurantzarekiko harremanak

• Kontabilitatea: eguneroko kontabilitatea egitea eta kontabilitate-liburuak mantentzea

• Kobrantzak, ordainketak eta bankuekiko harremanak

• Zergak Foru Ogasunari ordaintzea

• Hainbat erakunde publikori (Fundazioen Patronatua, Eusko Jaurlaritza) zuzendutako txostenak egitea

• Institutuko langileen koordinazioa

• Institutuaren egoitza kudeatzea eta mantentzea

Institutuko zuzendaritza zientifikoaren jarduna indartzeko eta laguntzeko:

• Kanpo-finantzaketa lortzea eta bilatzea (batez ere Europar Batasunarena)

• Eusko Jaurlaritzarekiko harremanak

Beharrezkoa da:

• Goi-mailako unibertsitate-titulua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Zuzenbidean, Industria Ingeniaritzan (Antolaketa adarra) edo Gizarte Zientzietako arloren batean, enpresak kudeatu eta administratu ondorengo lanbide-orientazioarekin, ikerketaren eta berrikuntzaren kudeaketan espezializatutako prestakuntza balioetsiz.

• Nahi izanez gero, aurretiko esperientzia erakunde akademikoen kudeaketan, hala nola ikerketa-zentroetan edo antzeko erakundeetan.

• Ingelesa (C1), euskara (C1) eta gaztelania menderatzea

• Esperientzia kudeaketan eta antolaketa-trebetasunak

• Lidergo-gaitasuna, pertsonen kudeaketa eta talde-lana

• Komunikatzeko gaitasuna

• Arazoak aztertzeko eta ebazteko gaitasuna

• Bileretako buru izateko eta bilerak zuzentzeko gaitasuna

• Modu autonomoan lan egiteko gaitasuna

• Kontabilitateari eta programa espezifikoen erabilerari buruzko ezagutzak

• Bulegotika-tresnak maneiatzea

• EBn lan egiteko legezko baldintzak betetzea

Baldintza horiek betetzen ez dituzten hautagaitzarik ez bidali.
Fecha inicio:
Irudia:
Argitaratze data: Asteazkena, Uztaila 30, 2025 - 12:25
Gorputza:

LSNE eta bere liburutegia itxita egongo dira uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bitartean, eta lantaldea udako oporretan izango da. Irailaren 1era arte!

Fecha inicio:
Irudia:
Izenburua: Udako oporrak
Argitaratze data: Osteguna, Maiatza 29, 2025 - 10:22
Gorputza:

LSNEko liburutegiak udako ordutegia du: astelehenetik eguaztenera, 08:30etik 14:00etara, eta eguen eta egubakoitzetan, 08:30etik 17:30era, uztaileko azken bi asteetan izan ezik. Informazio gehiago: https://www.iisj.net/eu/liburutegia/erabiltzaileentzako-informazioa/ordutegia-egutegia-eta-erabiltzailearentzako-zerbitzuak

Fecha inicio:
Irudia:
Argitaratze data: Asteartea, Apirila 15, 2025 - 12:49
Gorputza:

LSNE eta bere liburutegia itxita egongo dira apirilaren 17tik 28ra arte, eta 28an itzuliko gara lanera. Pazko atsegina opa dizuegu.

Fecha inicio:
Irudia:
Argitaratze data: Astelehena, Martxoa 31, 2025 - 12:16
Gorputza:

Oñatiko LSNEko masterreko eskolak bukatu dira, eta mintegi denboraldia hasten da oraingo astean. Izenburua “Legal Mobilization and the Infrastructures of Protest Culture” duen mintegi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ikerketa-programa baten parte da, eta nazioarteko antolatzaileak ditu; EHUko Mikel Díez Sarasola da euretariko bat, eta baita Jeff Handmaker, Sanne Taekema eta Michal Stambulski ere, Rotterdam-eko Erasmus unibertsitatekoak. Oraingo eguen eta egubakoitzean egongo dira Oñatin parte-hartzaileak.

Fecha inicio:
Irudia:
Argitaratze data: Astelehena, Otsaila 3, 2025 - 11:05
Gorputza:

Master's students will receive a talk about: "Rethinking Basque inheritance law: a work in progress through mixed-methods research", by IISL graduate Leire Gorostiza Etxeberria (UPV/EHU, Max Planck Institute for Social Anthropology)

Fecha inicio:
Irudia:
Argitaratze data: Osteguna, Otsaila 6, 2025 - 11:24
Gorputza:

LSNEk plazer handiz aurkezten dizue 4000€ emango dituen eta gaur, otsailaren 5ean, Carrino familiak eta Oñatiko LSNEk sinatu duten Mariella Carrino in memoriam beka. Agostino Carrinok, Mariellaren aitak, eta LSNEko zuzendari administratibo Maite Elorzak sinatu dute, eta LSNEko zuzendari zientifiko Jose Maria Sauca eta Mariellaren irakasle eta Carrino familiaren adiskide, eta halaber LSNEko zuzendari zientifiko ohi Vincenzo Ferrari ere han izan dira. Gero, LSNEko masterreko ikasleei beka aurkeztu diete.

Ikerketa soziojuridikoa bultzatzeko Mariella Carrino programaren barruan sortu da honako beka. Mariella Carrino zenaren oroimenez, gizarte-konfliktoei, etxebizitza politikari eta etxebizitza eskubideari buruzko ikerketa zientifikoak bultzatu eta ikertzaile gazteen karrera samurtu gura du Carrino familiak programa horren bitartez. Horretarako, 4000€ eman ditu bekarako. Oinarri osoak LSNEren webgunean agertzen dira.

Fecha inicio:
Irudia:
Argitaratze data: Asteazkena, Otsaila 5, 2025 - 11:33
Gorputza:

Agostino Carrino (University of Naples) will give a talk on "About the idea of legal science: Revisiting the Kelsen-Ehrlich debate". This is within the "Permanent Seminars for the Sociology of Law" talk cycle and is directed to Master's students and to visiting scholars.

Fecha inicio:
Irudia:
Argitaratze data: Asteazkena, Otsaila 5, 2025 - 11:35
Gorputza:

Vincenzo Ferrari (emeritus professor of the University of Milan) will give a talk about "Recent history of the sociology of law: an overview of the last 50 years". This is within the "Permanent Seminars for the Sociology of Law" talk cycle and is directed to Master's students and to visiting scholars.

Fecha inicio:
Irudia:
Argitaratze data: Astelehena, Otsaila 3, 2025 - 11:02
Gorputza:

Master's students will recieve a talk about "Collective property in Basque Law: The case of the commons and the house (etxe)", by Itziar Alkorta Idiakez (UPV/EHU).

Fecha inicio:
Irudia:
Poster of the talk by Itziar Alkorta