Masterraz

LSNEren Nazioarteko Lege Soziologiako masterra:

* Urte beteko programa 60 ECTS.

* EHUk akreditatua.

* Aste beteko 13 ikasgai irailetik martxora.

* Master tesia (ikerkete proiektua) apiriletik irailera.

* LSNE Euskadin badago ere, programa osoa ingelesez ematen da.

* Master tituluak berezko errekonozimendua du eta mundu osoko unibertsitate askok onartzen dute doktorego-ikasketak egiteko abiapuntu gisa.

  • Nazioarteko ospea du. Programa 1990a ezkero egiten da, eta tituludunak lege soziologiako punta-puntako ikertzaile, irakasle eta adituak dira gaur egun.
  • Bekak eskaintzen dira. Izan ere, lege soziologiako ikertzaileak laguntzeko konpromisoa du LSNEk, edozein dela haien egoera ekonomikoa, kulturala edo akademikoa. Beka-kopuru mugatua eskaintzen dugu bestela programan parte hartu ezin izango luketen ikasleei laguntzeko.
  • Programan irakasteko Oñatira bereziki etortzen diren lehen mailako nazioarteko irakasleekin ikasiko duzu. Gure programa beste edozeinen ez bezalakoa da; beste programetako irakasleak erakunde bakoitzeko langileak dira; aldiz, gurean, mundu osoko irakasleak propio etortzen dira irakastera.
  • Lege soziologian pil-pilean dauden gaiak eta eztabaidak aintzat hartzen ditu gure programak; tartean, ikuspegi teorikoak hala nola ikerkuntza-metodoak.
  • Talde txikiak; gehienez ere, 20 lagun.
  • Ikasleen kalitatea. Gure master programa ospetsu da munduko maila handieneko ikasleetako batzuk erakartzearren. Gure ikasleetatik askok doktore-ikasketak egiten dituzte masterraren ondoren.
  • Ikasleen dibertsitatea. Kultura eta ikasketa jatorri askotatik datoz gure ikasleak. Zuzenbidean, Soziologian eta beste gizarte-zientzia batzuetan (adib., geografia, politika-zientzia, ekonomia, psikologia, kazetaritza, kultura ikasketak, kriminologia, filosofia, e.a.) maila akademiko ona duten ikasleak onartzen ditugu
  • Lege soziologiako nazioarteko irakasle eta adituenganako harremana. Haien etxea da LSNE. Aditu asko etortzen dira Oñatira gure liburutegian ikertzera; mintegi eta kongresu berritzaileak egiteko aukera ematen dugu; eta Lege Soziologiako Mundu-Kontsortzioaren egoitza da LSNE. Beraz, punta-puntako ikertzaileak ezagutzeko, gure ekintzetan parte hartzeko eta sare handi honen parte izateko aukera dute ikasleek.
  • Munduko lege soziologiako liburutegi onena erabiltzeko aukera. Hizkuntza askotako dokumentuak ikus ditzakete bertan. Ikertzaile asko Oñatira etortzen dira bereziki liburutegiko dokumentuak kontsultatzeko.
  • Doktore-ikasketak egiteko aukera. Gure masterrek matrikula egin dezakete zuzenean Euskal Herriko Unibertsitatearen Lege Soziologiako doktore-programetan. Doktore-programa egiteko dauden diru-laguntzetarako eskaera egiten laguntzen diegu gure ikasleei.
  • Argitaratzeko aukera. Zure master tesia argitaratzera aurkezteko parada izango duzu; horrez gain, ikasketa-programaren zati bat argitalpen-prozesuaren ingurukoa da. Oñati Socio-legal Series gure aldizkari zientifikoan master tesia argitaratzera bidaltzera gonbidatuko ditugu gure ikasle onenak.
  • Eusko Jaurlaritzaren eta Research Committee on Sociology of Law-ren arteko elkarlanaren fruitu da LSNE. Oñatik paregabeko giroa eta ingurunea eskaintzen dizkizu.
Para más información: 

Susana Arrese Murguzur

Master coordination
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 78... Ver teléfono
F: +34 943 78... Ver fax

E: susana@iisj.es
  @mastersusana