Mariella Carrino - in memoriam beka

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak (LSNE) eta Carrino familiak “Ikerketa soziojuridikoa sustatzeko Mariella Carrino urteko programa” sortu dute.

Mariella Carrinoren eta hark egin zuen eta gerora argitaratu zen doktorego-tesiaren oroimenez sortutako programa horren bidez, familiak gizarte-gatazkari, etxebizitza-politikei eta etxebizitzarako eskubideari buruzko ikerketa zientifikoak sustatu nahi ditu, arlo horietan interesa duten ikertzaile gazteen karrera errazte aldera. Horretarako, urteko ekarpen ekonomiko bat egingo du.

Jarraian, “Mariella Carrino – in memoriam Beka" eskatzeko baldintzak kontsultatu ditzakezu, edo hemen klik eginez deskargatu. 2026ko deialdirako, epemuga urtarrilaren 30eko 15:00etan (CET) bukatzen da.

FORMULARIOA.

Para más información: 

Marije Mesonero

IISJ (Accounting and Quality)
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 78... Ver teléfono

E: conta@iisj.es
  @IISJOnati