Lege soziologiako ikerketa-lan berritzaileak argitaratzeko aukera ematen du LSNEk. Gure mintegiak oinarri ezin hobea dira lehen mailako argitalpenak sortzeko, eta Erakundeak atsegin handiz laguntzen du horretan.
Alde batetik, bi online aldizkari dauzkagu: Oñati Socio-legal Series, nazioarteko irakurleak dituen aldizkaria, 2011n sortua eta dagoeneko sendotua -2019an, Clarivate Analytics-en Web of Science ESCI indize ospetsuan sartu zen-, non lege soziologiaren barruan askotariko gaiak lantzen dituzten artikuluak kaleratzen diren (baita gure mintegi programatik datozen artiuluak ere); eta Sortuz: Oñati Journal of Emergent Socio-Legal Studies, zuzenbidearen eta gizartearen arteko harremanen inguruan sortzen ari den ikerkuntza-sarea indartzeko asmoz sortua. Bietan ere, artikuluek ebaluazio itsu bikoitza gainditu behar dute argitaratzeko baldintza gisa. Oñati Socio-legal Series-en politika editorialen eta artikulu-bidalketa moduen gainean gehiago jakiteko, mesedez, egin klik hemen (ingelesezko informazioa).
Beste aldetik, bi liburu-bilduma argitaratzen ditugu: bata, ingelesez, Oñati International Series in Law and Society izenekoa, Bloomsbury-Hart etxearekin; eta bestea espainolez, Colección Oñati: Derecho y Sociedad, Dykinson etxearekin.
Arreta handia ematen zaie euskal gaiei. 2018an argitaratu dugu Identitateak eta euskal zuzenbideak liburua, formatu elektronikoan; eta sail berezi baten batzen ditugu bere sorreratik LSNEk argitara eman dituen eta Euskal Herriarekin nolabaiteko lotura duten lanak. Horiek eskura daude bai gure liburutegian, bai zuzenean Internetetik deskargatzeko moduan.
Leire Kortabarria
IISJ (Publicaciones)
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 78... Ver teléfono
E: publications@iisj.es