Bisitatu nahi gaituztenentzako informazioa

Ikertzaile bisitariak

Ongietorria ematen diegu LSNEko baliabideak –bereziki, gure liburutegi eta dokumentazio zentroa– erabili nahi duten guztioi. Gure liburutegiak munduko lege soziologia bilduma garrantzitsuenetariko bat dauka. Halaber, pentsatzeko eta idazteko giro lasaia eskaintzen du.

Bisitariak ibilbide profesionaleko edozein unetan egon daitezke: doktorego eta masterreko ikasleak, doktoratu-ondoko ikertzaileak eta ibilbide luzeko ikertzaileak. Betiere lekua baldin badago, LSNEren Egoitzan ostatu har dezakezu.

Ordenagailua eta horrekin lotutako zerbitzuak ere ematen ditugu; bai Egoitzak bai LSNEk doako wi-fi konexioa eskaintzen dute. Lekua egonez gero, ikertzaileek egonaldi laburra zein luzea egin dezakete – egun pare batetik zenbait hilabeteko egonaldira arte.

LSNEn ikertzaile bisitari izan nahi baduzu, mesedez, bete ezazu gure Eskaera Orria eta begiratu gure egutegia.

Para más información: 

Ainhoa Markuleta Letamendi

IISJ (Visiting scholars)
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T.: +34 943 78... Ver teléfono / +34 943 78... Ver teléfono
E: visiting@iisj.es
  @IISJOnati