Masterreko 2025/26 ikasturtea irailaren 22an inauguratuko da

22 Ira 2025

Oñatiko LSNEren Lege Soziologiako Nazioarteko Masterraren 2025/26 ikasturtea astelehenean, hilak 22 inauguratuko da. Bertan izango dira Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea, Izaro Elorza Oñatiko alkatea, Camilo Umaña LSNEko zuzendari zientifikoa eta Iker Nabaskues EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanorde eta masterreko zuzendaria. Egitaraua 10:30ean hasten da, eta ekitaldi nagusia 13:45etik 14:15era izango da, EHUren eta Oñatiko Udalaren ongietorriarekin LSNEko ikasle eta akademiko bisitariei.

Masterra ikasturte osorako matrikulatutako 11 ikaslerekin hasten da, horien artean Bilboko eta Gasteizko ikasleak. Gainera, Alemaniako (1), Txinako (2), Irlandako (1), Kolonbiako (1), Frantziako (1), Suediako (1), Erresuma Batuko (1) eta Madrilgo (1) ikasleak daude. Espainia, Txile, Erresuma Batua, Herbehereak, Italia... bezalako herrialdeetako ikasleek Masterraren barruko ikastaro solteetan parte hartuko dute. Zortzi herrialdetako irakasleek emango dute irailaren 22an hasi eta 2026ko martxoaren 31n amaitzen den programa.

Joan den astean amaitu ziren Master Amaierako Lanen defentsak, eta horrela graduatu ziren 2024/25 masterra egin zuten 13 ikasleak.