Irailaren 21ean hasiko da 2026/27 masterra

15 Ira 2026
Irailaren 21ean, 10:00etatik 10:45era, masterraren programa irekitzeko ekitaldia egingo da LSNEn. Aurten, 11 herrialdeko 17 ikasle izango ditugu gure artean. 

10:45etik 11:15era LSNEk kafe bat eskainiko du eta 11:15ean Joxerramon Bengoetxeak bere ikastaroa emango du (13:15 arte)

Erakundeetako ordezkari gisa parte hartuko dute honakoek:
  • EHUko errektorea: Joxerramon Bengoetxea
  • Justiziako sailburuordea eta zuzendaria: Alfonso Gómez eta Txema Bastos
  • Oñatiko alkatea: Izaro Elorza
  • LSNEko zuzendari zientifikoa: Camilo Umaña