2024ko arauak

DEIALDI BERRIA 2023KO URRI-AZAROAN ARGITARATUKO DA

1.   2024an egin nahi diren mintegietarako proposamenak 2023ko otsailaren 28rako bidali behar dira. Proposamenak dagokion LSNEko Batzordeak aztertuko ditu. Proposatzaileek Batzordearen erabakiaren berri jasoko dute 2023ko ekaina-uztailean.

2.    Mintegiok 2024ko apiriletik uztailera egingo dira. Ostegun eta ostiraletan izango dira, eta parte-hartzaileak asteazken arratsalde edo iluntzean iritsiko dira Oñatira. Hala antolatuz gero, mintegiak lehenago hasi eta beranduago amaitu daitezke, baina, kasu horretan, antolatzaileek ordaindu beharko dituzte sortzen diren gainkostuak. Proposamenean ipini behar da taldeak nahiago duen data, baina, proposamena onartzen bada, LSNErekin batera adostu beharko dira datak, eta azken erabakia LSNErena izango da.

3.    Proposamenak honako guztia jaso beharko du:

(i)   Eskaera-orria;
(ii)  Proposatutako koordinatzaile bakoitzaren CV (CV bakoitzak ez du orrialde bat baino gehiago izan behar);
(iii) Antolatzaileen izen-abizenak eta harremana; egoera profesionala, zein erakundekoak diren, e.a. Antolatzaile bat baino gehiago baldin badago, LSNErenganako harreman-pertsona bat identifikatu behar da;
(iv) Parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda, haien informazio profesionalarekin eta erakundeekin. Zerrendan dauden guztiak ados egon behar dira bertan egotearekin eta, beraz, mintegira joateko asmoa izan behar dute. Proposamena onartzen bada, behin betiko zerrenda eskatuko zaie antolatzaileei, parte-hartzaile bakoitzaren kontaktu-informazioarekin. Taldeak 15 eta 25 lagun artekoak izan beharko dira. 25 lagun baino gehiago etortzea nahi bada, mesedez, galdetu LSNEri.
(v)  Mintegiaren behin-behineko egitaraua, hitzaldi eta artikuluen izenburuekin. Mesedez, kontuan izan Oñatiko jatetxeek 13:00etatik aurrera zerbitzatzen dutela bazkaria, eta 21:00etatik aurrera, afaria. Kaferako atsedenaldiak gutxienez 15 minutukoak izatea gomendatzen da. Sarri erabiltzen den ordutegi bat honakoa da: 09:15-11:00; 11:15-13:00; eta 14:45-16:15; 16:30-18:00.

4.   Proposamenen balorazioa.
Balorazioan, honakoei begiratuko zaie:

  1. Kalitatea. Lege soziologiari proposatutako mintegiak egingo dion ekarpena garbi azaldu behar dute eskatzaileek. Kontuan hartuko dira beste mintegi edo konferentziatan (LSNEn edo beste inon) izandako parte-hartzetik egin diren argitalpenak.
  2. Parte-hartzaileen jatorri zabala. Parte-hartzaileak hainbat lekutatik izatea baloratuko da, bai nazioartekoak bai bertakoak. Barietatea egon beharko litzateke ere parte-hartzaileen momentuko egoera akademikoari dagokionez, hala nola ibilbide hasieran dauden ikertzaileak zein doktoretza- edo doktore-osteko ikasleak, ibilbidea hasi berri duten ikertzaileak zein eskarmentu handiko ikertzaileak. Mintegiak edozein hizkuntzatan izan daitezke, eta hizkuntza dibertsitatearen aldekoa da LSNE. Eskaera-orrian argi adierazi behar da zein parte-hartzaile dauden parte hartzera konprometituta.
  3. Originaltasuna. Eskaera egiterakoan, proposatutako mintegia zertan den originala azaldu behar da. Antzeko gai bat beste mintegi baten landu izan denetan, proposatutako mintegia zertan desberdintzen den azaldu beharko da. Horrez gain, LSNEk bereziki animatzen ditu Erakundearekin aurretik harremana izan ez dutenak mintegi proposamenak bidaltzera.
  4. Euskadirekiko garrantzia. Lege soziologiari ekarpena egingo liokeen edozein gairen inguruko proposamenak egin daitezke. Euskadirentzako modu bateko edo besteko garrantzia edo interesa duten gaiak ere asko baloratzen dira. Eusko Jaurlaritzak honako gaiak proposatu ditu:
  • Etxebizitzaren inguruko problema sozio-juridikoak;
  • Gazteak eta delitua: gazte delitugileen estatusa, gazte-auzitegien rolaren eta funtzionamenduaren ebaluazioa, hobetzeko proposamenak;
  • Berriki Euskadin onartu den lege-erreformaren eragina, bereziki genero-biolentziari dagokionez: erreformak gizartearengan izan duen eraginaren balorazioa eta hobetzeko proposamenak. Oso ondo hartuko litzateke erreforma gehiagoren analisia, hala nola biktima inplikatzea giza-babesaren gaineko kontzientziazioan, familien inplikazioa, poliziaren rola hobetzea, e.a.;
  • Gazte auzitegiek hartutako neurriak: hezkuntzaren eta giza-interbentzioen eraginaren neurketa, hala nola lan-programak, nagusien zaintza, gizartearen hobe beharrerako programak; interbentzioaren eta egindako krimenaren arteko harremana; beste jurisdikzio batzuetan hartutako neurrien analisia;
  • Bitartekaritza zibila eta muga-arteko giza-trafikoa: mugetan bizi diren familien estatusa, bitartekaritza zibilaren rola mugez bestaldeko gaietan, Europako Legebiltzarraren eta Europako Kontseiluaren 2008/52/CE zuzentarauaren inplementazioa Espainia eta Frantziaren arteko mugan.

5.    Antolatzaileen ardura izango da mintegiaren antolakuntza intelektuala, eta LSNEk laguntza eskainiko die. LSNEk ezin du inolako asegururik eskaini; beraz, parte-hartzaileen ardura da bidaia eta osasun asegurua izatea eta horrek dakarren gastuei aurre egitea.

6.    LSNEk bere intraneta eskainiko du mintegi bakoitzeko parte-hartzaileek artikuluak konpartitu ditzaten beraien artean. Mintegia eta gero, LSNEk artikuluak ebaluatzera bidaltzeko eta bere aldizkari internazionalean argitaratzeko aukera ematen du. Beste aukera batzuk ere badaude; mesedez, jarri harremanetan Leire Kortabarriarekin edo irakurri gehiago esteka honetan. Mintegia LSNEn egiteak bere baitan dakar LSNEri aitortzea bertako artikuluak argitaratzeko lehen eskubidea.

7.   Mintegi proposamena onartzen bada, proposatzaileari konfirmazioa eskatuko zaio. Gero, mintegiaren data eta izenburua LSNEren webgunean eta beste euskarri batzuetan argitaratuko dira. Mintegia egin baino 4-5 hilabete lehenago berriz harremanetan jarriko da LSNE antolatzailearekin, parte-hartzaileen behin betiko zerrenda, kontaktu-informazio osoa, eta behin betiko egitaraua eskatzeko. Gero, LSNEk gonbidapena bidaliko die parte-hartzaileei, aurre-izenemate eta izenemate orri banarekin. Gutxienez mintegia egin baino 6 aste lehenago, egitarau osoa LSNEri bidali beharko zaio. Mintegia baino hilabete lehenago bidali beharko dute parte-hartzaileek izenemate orriak, behar bezala beteta. LSNEk parte-hartzaile guztiei bidaliko dizkie egitaraua eta parte-hartzaileen zerrenda. Egitaraua eta antolatzaileen izenak LSNEren webgunean argitaratuko dira.

8.   LSNEk mintegiak aurrera eramateko dituen zerbitzu-gastuei aurre egiten laguntzeko, izenemate-ordainsariak ordaindu behar dituzte parte-hartzaile guztiek, baita antolatzaileek ere. Ordainsari horiek mintegi-paketea osatzen dute eta, horien truke, LSNEk zenbait motatako zerbitzua emango die antolatzaile eta parte-hartzaileei. Informazio hau idazteko unean (2022ko azaroa), honakoak dira:

  • RCSLko kide ez diren profesionalek: 150€;
  • RCSLko kide diren profesionalek: 130€;
  • Ikasleek, langabeek eta erretiratuek: 60€.

Oharra: Parte-hartzaile guztiek, antolatzaileak, aurkezleak eta parte-hartzaileak barne, goian aipatutako tarifak ordaindu beharko dituzte, beren parte-hartzearen iraupenarekiko edo zirkunstantzia zehatzekiko bereizketarik egin gabe. Baliteke tarifa horiek igotzea 2024rako, tarifak onartu eta ezarri zirenetik (2020. urtea) eskaintzen diren zerbitzu gastuek izan duten igoera konpentsatzeko.

9.    Mintegiko paketean oinarrizko otordu eta kafeak zein garraio zerbitzuak eta antolakuntza laguntasuna sartzen dira.

Kafeak,mokaduak eta otorduak: Mintegiko paketean sartzen dira jatetxeetan bi otordu, ongietorri mokadu edo afari bat eta bi egunetako kaferako atsedena. Parte-hartzaileek Oñatiko tabernetan ere har ditzakete pintxoak, edo beraiek aukeratutako jatetxeetan bazkaldu edo afaldu, beraien kargu. Aparteko funtsak dituzten antolatzaileek bestelako otorduak edo menuak eska ditzakete, adibidez, maila goreneko jatetxe baten otordu bat eta bertan ordaindu zuzenean.

Garraio zerbitzua: Paketearen barruan, LSNEk Bilboko aireportutik Oñatira autobusa antolatu eta ordainduko du bezperan, eta Oñatitik aireportura biharamunean, honela:

  • Bilbotik, asteazkenean, 19:00etan, eta Bilboko aireportutik 19:30ean;
  • Zumarragako tren geltokitik, asteazkenean, 19:30ean;
  • Oñatitik Bilbo hirira eta aireportura, zein Zumarragako tren geltokira, mintegi biharamunean, larunbatean, 08:30ean.

Parte-hartzaileek "IISJ/IISL" siglak eta LSNEren logoa duen txarteldun gidariarengana joan beharko dute.

Antolakuntza laguntasuna: Beharrezkoa baldin bada, parte-hartzaile guztiek alojamendua ordaindu beharko dute.  LSNEk lagunduko die Antia egoitzan alojamendua hartzen parte-hartzaile guztientzako; Egoitzan, banakako gela eskain diezaieke 18 laguni (mintegiaz aparte momentu horretan zenbat bisitari dauden kontuan hartu beharko da). Antian ez da gosaririk zerbitzatzen. Antian geratzen ez diren parte-hartzaileek Ongi hotelean edo Zumeltzegi hotelean har dezakete ostatu; horietako prezioak handiagoak dira. Izenemate orrietan bakoitzak ipini duen dataren arabera egingo dira erreserbak. Antia egoitzan ostatu-erreserba Institutuaren bidez egin ahal izango da. Hoteletako ostatu-erreserbak interesatuek egingo dituzte zuzenean. LSNEk laguntza eskainiko du otorduak eta garraioa antolatzen (mintegi-paketearen barne dauden neurrian zerbitzu horiek), ordainketa prozedurekin, eta mintegiaren gaineko komunikazio guztiarekin. Mintegiak dirauen egunetan, LSNEko lantaldea gertu egongo da galderak erantzun eta dena aurreikusi moduan doala ziurtatzeko laguntza eskaintzeko.

Mintegi-gela egokituta dago 20-25 lagun arte hartzeko.

6. puntuan esan den bezala, paketea osatzen da argitalpen eskaintza batekin.

10.    Parte-hartzaileek antolatu eta ordaindu beharko dituzte nazioarteko bidaiak.

OHARRA: Mintegia bertan behera geratuko da 15 parte-hartzaile baino gutxiago baldin baditu.

For more information: 

Workshop Coordination Team

Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 78... Ver teléfono
E: workshop@iisj.es

  @IISJOnati