Zahartze aktiboaren gaineko hitzaldia egingo du Aitor Urrutia adituak
Deustuko Unibertsitateko irakasle Aitor Urrutiak honako hitzaldia egingo du hilaren 11n, eguaztena (17:30): Participación y empoderamiento: Elementos claves en el proceso de envejecimiento activo. Online izango da, eta interesa dutenek izena eman behar dute mmesonero@iisj.es helbidera mezua bidalita. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Noé Cornagok aurkeztuko du jardunaldia.
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza saileko Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren laguntzarekin antolatu da hitzaldia.