Linking Generations for Global Justice nazioarteko kongresua, Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak eta Research Committee for the Sociology of Law-k elkarrekin antolatua eta Oñatin egin dena ekainaren 19tik 21era, erabateko arrakasta izan da, bai akademikoki, bai antolakutnza aldetik. Hori dela eta, LSNEk bihotzez eskerrak ematen dizkie kongresua babestu, antolatzen eta Aurrera eramaten lagundu eta bertan parte hartu duten guztioi. Mundu osoko 300 bat lagunek parte hartu zuten, eta sesio akademiko guztiak interes eta gaurkotasun handikoak izan ziren.