Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegorako bereziki garrantzitsuak diren zenbait gai zerrendatzen dira:
- Gatazkak konpontzeko metodo alternatiboak, justizia errestauratiboa eta bake-kultura.
- Arrazoi sozio-ekonomikoengatik, adinagatik, desgaitasunagatik, generoagatik, osasunagatik eta abarrengatik baztertutako komunitateek eta talde kalteberek justiziara iristea.
- Giza eskubideak, demokrazia, ingurumena, teknologia berriak eta adimen artifiziala.
- Aniztasun juridikoa eta bizikidetza gizarte plurinazional batean, Euskal Herriko adierazpenak eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikagarri den legeriaren azterketa barne.
- Teknologiak eta adimen artifiziala. Teknologien erabileraren potentzial kritikoa handitzen duten eta erabilera kontzientea bultzatzen duten garapenak.
- Herritarrentzako hezkuntza juridikoa. Herritarrek zuzenbidearen munduari buruz duten ezagutza areagotzeko ekimenak, betebehar eta eskubideez jabetzeari arreta berezia eskainiz.
- Zuzenbideko profesionalen prestakuntza eta kualifikazioa, haien irekiera eta diziplinarteko lanerako gaitasuna handitzeko.
- Ingurumen-justizia eta lurralde-gatazkak.
- Justizia digitala eta irisgarritasuna.
- Justiziaren eta Zerbitzu Publikoaren aldaketak eta aurrerapenak.
Para más información:
Workshop Coordination Team
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 78... Ver teléfono
E: workshop@iisj.es



