Oñatiko Udala beka

 

 

Lankidetza-hitzarmenaren esparrua hauxe da: udal autogobernurako gakoak diren gaiak hobeto ulertzen lagun dezaketen proiektu sozio-juridikoak finantzatzea. Modu horretan, gai horiek politiken gaineko aholku baliagarrien iturburu izan daitezke Oñatiko udalerriarentzako. Proiektu horiek mota hauetakoren batekoak izan beharko dute: ikerketa-proiektuak, doktoretza-azterlanak edo fenomeno juridikoak aztertzen dituzten gizarte-zientzialarien arteko nazioarteko lankidetzak. Eskatzaileek interesa agertu behar dute tokiko autogobernuaren, hiritartasun aktiboaren eta nazio-nortasunaren alderdi sozio-juridikoetan.

“Oñatiko Udala Grant” beka eskatzeko baldintzak Oñatiko Udaleko webgunean eta Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen (LSNE) webgunean argitaratzen dira, alde sinatzaileek aldez aurretik adostuta. Hainbat punturi buruzko informazioa jasotzen da horietan: zein proiektu mota aurkeztu daitezkeen, ikertzaileak nortzuk izan daitezkeen, epeak, proiektuak egiteko baldintzak eta sinatzaileek lehenetsi nahi dituzten gaiak.

1.  Beka-deialdira aurkeztu daitezkeen proiektuak:

1. mota – Ikerketa-proiektuak

1.1. Tokiko autogobernuaren, hiritartasun aktiboaren edo nazio-nortasunaren alderdi sozio-juridikoak aztergai dituzten ikerketa-proiektuak.

1.2. Euskal diasporari buruzko ikerketa-lanak. Ikertzaileek tokiko artxiboak arakatu ahal izango dituzte.

2. mota – Doktoretza-azterlanak

Bekak doktoretza-tesiko proiektu baten barruan garaturiko ikerketa-lanak babes ditzake, partzialki, baldin eta landutako gaia tokiko autogobernuaren, hiritartasun aktiboaren, nazio nortasunaren eta/edo euskal diasporaren alderdi sozio-juridikoekin lotura badauka.

3. mota – Nazioarteko lankidetza

Arlo sozio-juridikoetako ikertzaileen arteko lankidetzarako mundu mailako sareak sortzeko proiektua landu eta gauzatzea, bereziki LSNE eta Oñati ekimenen ardatz izan daitezen mundu osoko elkarte sozio-juridikoak harremanetan aritzeari dagokionez. LSNErekin batera lankidetza-proiektu batean jardungo da eta nazioarteko lankidetza-sareak sortuko dira.

Egindako ikerketari −bere izaera dena dela− amaiera emateko zientzia-artikulu bat (gutxienez) idatzi eta bidali beharko da zientzia-aldizkari batera, biltzar batera edo egindako lanak jorratzen duen arloko argitalpen batera. Artikulu horrek Zientzia Batzordeak (ZB) emandako argibideei jarraitu beharko die.

2. Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak irmoki eta fideltasun osoz helduko dio beka hau sortu zuen espirituari. Horrenbestez, bekaren 4.000 euroak honela ordainduko ditu:

a) Zenbateko guztiaren % 20a ikertzailea hautatu eta hil bateko epean egingo du.

b) % 50a ikerketa-lanaren garapenaren berri ematean, txosten baten bitartez. (Uztaileko azken ostiralerako aurkeztu beharko da txosten hori). Txostena aurkeztu ostean, ZBk lana berrikusi eta balorazio bat bidaliko du.

c) Gainerako % 30a, proiektua entregatu eta ZBk onartutakoan eta berau publikoan aurkeztutakoan.

Bigarren eta hirugarren ordainketak ZBk egindako lana balioztatu eta gero egingo dira.

LSNEk eskubidea izango du dagozkien kopuruak ez ordaintzeko ZBren balioztapena gertatu ezean. Kasu horretan, Oñatiko Udala behar bezala informatuko du eta ordaindu ez den dirua itzuliko du. Proiektua bertan behera geratuz gero, diru-laguntza osoa itzuli beharko da.

3. Ikerketa-lana amaitutakoan eta egindako ikerketari ahalik eta oihartzunik handiena eman ahal izateko, Oñatiko Udalak aipatu lana euskaratuko du. Eta lehentasuna izango du lana argitaratzeko. Udalak ikerketa-lanaren emaitza bi hizkuntzatan argitaratuko du (jatorrizko bertsioan eta euskaraz), bere webgunean. Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak ere egindako ikerketa-lana paperean edo formatu elektronikoan argitaratzeko aukera izango du. Horrez gain, argitalpena Erakundearen egoitzan ere aurkez daiteke, ekitaldi publiko batean, bekadunarekin batera.

Ikerketa-lana argitalpen zientifiko batean zein kongresu batean aurkezten baldin bada eta bertako oinarrietan argitaratu gabeko lana izatea eskatzen bada, Udalarekin eta LSNErekin adostuko da beren hedabideetan noiz argitaratuko den. Lehen argitalpena zientzia-hedabideetan egiten dela lehenetsiko da.

Hitzarmenaren arabera, derrigorrezkoa da proiektuaren garapena edo emaitza argitara ematean edo publikoan aurkeztean Oñatiko Udala Grant Beka eta LSNE aipatzea.

4. Betebeharrak eta aurkeztu beharreko agiriak:

4.1. FORMULARIOA

4.2. Formularioarekin batera ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Ikerketa proiektuari buruzko xehetasunak jasotzen dituen eskema (2-5 orri).
  • Proiektuaren laburpena (300 hitz gehienez), izenburuarekin eta hitz-gako batzuekin.
  • Erabiliko den bibliografiaren lagin bat.
  • Ikertzaile guztien curriculuma.
  • Aurrekontu xehea.
  • Ikerketa-lanean zehar egingo diren atazen plangintza xehea. Ataza bakoitzaren iraupena eta noiz egingo den (data edo unea) zehaztu beharko da.
  • Ikerketa-lanaren egiletza- eta originaltasun-aitorpen sinatua. (1. Eranskina).
  • Hautagaien ikerkuntza-gaitasuna justifikatzen duen beste edozein agiri.

4.3. Hautagaiek LSNEren edozein programa edo ekintzarekin zerikusia izan beharko dute. Proiektua prestatzeko garaian Oñatin bizi izatea positiboki baloratuko da.

2022. urtean zehar egingo diren proiektuetarako hautagaitzak 2022ko martxoaren 31ko 13:00ak (CET) baino lehen aurkeztu beharko dira. Bekari buruzko behin betiko erabakia 2022ko apirilaren 30a baino lehen hartuko da.

Behin betiko proiektua LSNEko Marije Mesonerori bidali beharko zaio posta elektronikoz (m.mesonero@iisj.es), 2022ko urriaren 31ko 13:00ak (CET) baino lehen.

Erabaki-batzordeko kideak:

LSNEko ordezkariak (Zientzia Batzordea):

Oñatiko Udaleko ordezkariak:

  • Izaro Elorza, alkatea.
  • Alaitz Kortabarria, Hezkuntza batzordeburua.
  • Ainhoa Galdos, EAJ alderdiko ordezkaria.
  • Iñaki Akizu, Hezkuntza teknikaria.
Para más información: 

Marije Mesonero

IISJ (Accounting and Quality)
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 78... Ver teléfono

E: m.mesonero@iisj.es
  @IISJOnati