
Gaur, irailak 22, hasi da modu ofizialean LSNEren lege soziologiako masterraren 2025/26 ikasturtea, mundu osoko hamaika ikasle berri ongietorria emanez. Taldeari ongietorria egin diete EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak; Oñatiko alkate Izaro Elorzak; LSNEren zuzendari zientifiko Camilo Umañak; masterraren zuzendari Iker Nabaskuesek; eta Oñatiko udalbatzako zinegotzi Iñaki Olaldel. Haien hitzaldietan, LSNEren garrantzia nabarmendu dute zuzenbidearen soziologiaren ikasketan eta Oñatiren nazioarteko proiekzioan.





