Hermann Vásquez da aurtengo Oñatiko Udala bekaren irabazlea; horrela erabaki du epaimahaiak. Beraz, Vásquezek jasoko ditu bekaren 4.000 euroak Oñatiri ekarpena egingo dion ikerlana egiteko.
Martxoaren 20an, eguaztena, hitzaldi irekia izango da Oñatiko Antia egoitzan, 18:30ean, LSNEren eskutik. Izenburua honakoa da: Interculturalidad en el mundo wayuu: una mirada a las diversas relaciones entre los indígenas wayuu y el Estado colombiano. Hizlariak izango dira Olivia Clavijo Ortiz, LSNEko Lege Soziologiako Masterreko ikaslea, eta Carlos Manuel Guerra López, LSNEn ikertzaile bisitaria, wayuu jatorriko kolonbiar abokatua.
El miércoles día 20 se celebrará una charla titulada Interculturalidad en el mundo wayuu: una mirada a las diversas relaciones entre los indígenas wayuu y el Estado colombiano. Los ponentes son Olivia Clavijo Ortiz, estudiante del máster del IISJ, y Carlos Manuel Guerra López, investigador visitante en el IISJ, colombiano de ascendencia wayuu.
LSNEko liburutegiko funtsak handitzen jarraitzen du eta, aurrerantzean, jasotzen diren dokumentuen berri emango du aldiro-aldiro harpidedun guztiei bidalitako buletin elektronikoaren bidez. Lehenengo zenbakia hemen dago ikusgai.