Mendeku-justizia sistema aztertuko du LSNEko hurrengo mintegiak

06 Mai 2019

Oñatiko LSNEko hurrengo mintegian, Vindicatory Justice: Revenge, Composition and Reconciliation in a Historical and Contemporary Socio-legal Perspective izenburua duena, mendeku-justizia Sistema aztertuko da. Haren jatorria eta gaur egun zein formatan jarraitzen duen bizirik aztertuko dute. Azken helburua da erakustea nola mendeku-justiziaren teoriaren kontzeptu integral batek zuzenbide penala eta justizia errestauratiboaren zati batzuk berpentsatzera eraman dezakeela, zauriaren erreparazio benetazko eta “nabaritua” ekartzeko.

Mintegia hilaern 9an eta 10ean egingo da, eta Riccardo Mazzola (Università degli Studi di Milano) eta Raúl Márquez Porras (Universitat de Barcelona) irakasleek koordinatuko dute. Hamabi bat aditu etorriko dira Oñatira, Euskaditik, Bartzelonatik, Helsinkitik eta Italiako zenbait unibertsitatetik.