"La práctica político-punitiva de la tortura" delako hitzaldia izango da

Ignacio Mendiolaren hitzaldia.
08 Uzt 2020

Ignacio Mendiolak (UPV/EHU)"La práctica político-punitiva de la tortura" izeneko hitzaldia egingo du uztailaren 14an, martitzena, 19:00etan, Oñatiko zinema aretoan (kultur etxea). Gaztelaniaz izango da. Gehienez ere 47 lagun joan ahal izango dira, eta derrigorrez maskara eraman beharko dute.

Hitzaldia Oñatiko LSNEk antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren eta Oñatiko Udalaren laguntzarekin.