Herri indigenen eta datu-subirotasunaren inguruko mintegia egingo da LSNEn

09 Uzt 2019

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak hartuko duen hurrengo mintegiaren gaia izango da nazioarteko zuzenbidea eta herri indigenen eskubideak beraien gaineko datuen subirotasunaren inguruan. Mintegiaren izena da International Law, the United Nations Declarations of the Rights of Indigenous Peoples and Indigenous Data Sovereignty, eta uztailaren 11n eta 12an egingo da, Maggie Walter (Tasmaniako Unibertsitatea, Australia) eta Desi Rodríguez-Lonebear (Arizonako Unibertsitatea, AEB) irakasleek korrdonatuta. Australia, Zeelanda Berria, AEB, Malta, Mexiko eta Suediako unibertsitatetako 17 aditu batzartuko dira Oñatin; tartean, UPV/EHUko ordezkari batzuk ere bai.

Koordinatzaileen esanetan, “mundu osoan, herri indigenek beraien, euren lurren eta kulturen gaineko datuen bilketa, erabilera eta aplikaziotik kanpo jarraitzen dute, neurri handi baten. Beraiei dagozkien gaien gaineko boterea aldarrikatzeko, jatorrizko herriek datu sinesgarri eta garrantzitsuen bidez egindako gobernu-mekanismoak garatu behar dituzte”.