Argentinako indigenen gaineko hitzaldia izango da, LSNEren, Eusko Jaurlaritzaren eta Auzokoren eskutik

Hitzaldiaren posterra.
21 Aza 2019

Francisco Vértiz irakasle eta Auzoko ekimeneko partaideak Inmigración, ciudadanía y derechos de los pueblos indígenas en la construcción del Estado argentino izeneko hitzaldi irekia egingo du azaroaren 27an, Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeko liburutegian, 19:00etan.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin antolatu da hitzaldia.

Hitzaldian, Argentinako Estatuaren eraikuntza prozesuari begiratua egingo dio adituak, hango jatorrizko eta Afrikatik eratorritako herriek bertan izan zuten rola azalduaz eta berau isilpean nola geratu den argituaz.

Francisco Vertiz abokatua eta Gizarte Zientzietan doktorea da.