“Egiaren batzordeak” eta Euskal Herrian egin ote daitezkeen aztertuko dute hitzaldi baten

13 Urt 2020

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin, honako hitzaldia antolatu du: Comisiones de la verdad y Justicia Transicional: Los casos sudafricano y colombiano. LSNEko irakasle Stephan Parmentier (Lovainako Unibertsitatea) eta Camilo Umaña (Colombiako Externado Unibertsitatea) izango dira hizlariak. Berriketaldi hau urtarrilaren 21ean, martitzena, izango da, LSNEko liburutegian, 18:00etan; sarrera atzeko atetik (Aita Mortara kalea) izango da.

Besteak beste, "egiaren batzorde" izenekoak aztertuko dituzte hizlariek, eta halako egiturek dituzten erronkak. Halaber, Hego Afrikako eta Kolonbiako ereduak Euskal Herrian ere erabil daitezkeen aztertuko dute.

LSNEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu duen hitzaldi sortaren barruan kokatzen da honakoa. Ohi bezala, sarrera irekia eta doakoa da.