2020ko urri eta 2021ko martxo artean LSNEn ikertzeko egonaldi bekak

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeko Patronatuak egonaldi beka batzuk sortu zituen, LSNEko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroan ikertzeko helburua zutenentzat:

  • Doktorego-ikasle batentzako egonaldi beka bat; bi eta hiru hilabete arteko egonaldia LSNEren Egoitzan, urritik martxora, logela konpartituan;
  • Doktoreentzako hiru egonaldi beka, gehienez ere hilabete bateko egonaldia egiteko LSNEren Egoitzan (konpartitutako logelan gutxienez hiru aste, urritik martxora). Egonaldia luzatzeko aukera dago irakasle bisitari gisa [jakin gehiago].

Eskaera 2020ko otsailaren 7a baino lehen aurkeztu behar da. Honakoak behar dira derrigorrez:

  • Eskaera-orria beteta;
  • Ikerketa-proiektuaren gaineko azalpena;
  • Kurrikuluma (gehienez 800 hitz);
  • Jatorrizko herrialdearen, lanpostuaren eta norberari dagozkion bestelako egoeren gaineko informazioa;
  • Ikerketa-egonaldia egiteko beste laguntzaren bat jaso badu, horren egiaztapena.

Lehenetsi egingo dira AISen sailkapenaren arabera “C” kategoriako herrialde batetik etortzea.

LSNEk ez du bere gain hartuko ezbehar, gaixotasun eta antzeko gertakarietatik eratorri daitekeen gasturik, urtean zehar hartzen duen bisitari kopuru handia dela-eta. Beraz, beka jasotzen dutenek beraiek aukeratutako bidai eta istripu aseguruak kontratatuta izan beharko dituzte.

Para más información: 

Malen Gordoa Mendizabal

IISJ (Meetings)
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 71... Ver teléfono
F: +34 943 78... Ver fax
E: malen@iisj.es
  @MalenIISJ