Zientzia-zuzendaria

Noé Cornago (Photo by Aitor Urrestarazu).

Noé Cornago. Argazkilaria: Aitor Urrestarazu.

Noé Cornago Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publiko, Nazioarteko Harreman eta Zuzenbidearen Historiako Departamentuko Nazioarteko Harremanen irakasle titularra da. Nazioarteko kooperazio dezentralizatua: bakea eta garapena izeneko masterreko zuzendaria izan zen 2000tik 2012ra, eta Nazioarteko Ikasketen master ofizial eta doktorego programakoa 2012tik 2017ra, biak ere EHUn.

Zientzia Politikoetan doktore da eta Informazio-Zientzietan ere ikasia; beraz, diziplina-arteko ikuspegi batetik ikertzen ditu bere intereseko gaiak, hala nola politika eta arautegi globalen hainbat alderdi. Zehazkiago, jardun diplomatikoen, erakundeen eta diskurtsoen transformazioak, erregimen globalen goraldia eta jausiera, arauekiko erantzuna, garapen-ondoko politikak, eta estetika eta politika interesatzen zaizkio bereziki. Plural Diplomacies: Normative Predicaments and Functional Imperatives (Leiden: Brill 2013) liburua idatzi du, eta Costas M. Constantinou eta Fiona McConnell-ekin batera, Transprofessional Diplomacy (Leiden: Brill 2017) ere bai; liburu-kapitulu eta artikulu asko idatzi ditu; eta bi liburu eta bi aldizkari zenbaki berezi koeditatu ditu. Honako argitaletxeekin egin izan du lan: Routledge, Sage, Martinus Nijhoff-Brill, Palgrave-Macmillan, Oxford University Press, Cambridge University Press, Wiley eta Blackwell.

Honako unibertsitateetako irakasle bisitaria izandakoa da: Ohio State University (1992), University Laval (2002), eta Idahoko Unibertsitatea (2004); Basque Visiting Fellow izan da Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony's College-n (2011-2012), eta master eta doktoregoko irakasle bisitaria Bordeleko (2004) eta Parisko (2017) Ikasketa Politikoko Erakundeetan eta Bartzelonako Unibertsitatean, Madrilgo Konplutentsean eta Espainiako beste hainbat unibertsitatetan.

Irakasle bisitari moduan kurtsoak eman ditu Tübingen eta Hanburgon, Alemanian; Edinburgo, Loughborough eta Oxforden, Erresuma Batuan; Perpignan eta Toulouse, Frantzian; Bukarest-eko Institute of Political Studies-en, Errumanian; State of Washington, UNU-NYC, eta Brown unibertsitateetan, AEBetan; Universidad Autónoma de Baja Californian, Mexikon; Limako San Martín Porresen, Perun; Arturo Prat, Tarapacá eta Santiagon, Txilen; Universidad Libre eta F.J. de Caldas, Kolonbian; eta beste honako erakundeetan: Hagako Clingendael Institute, Herbeheretan; Lovainako Center of Global Governance, Belgikan; Nikosiako PRIO Cyprus-en, Zipren; Lisboako ISCTE-Dinamian, Portugalen; eta Ikasketa Politikoen Erakundean, Rabat-eko Nazioarteko Unibertsitatean, Marokon.

Kooperazio dezentralizatua bultzatzeko hainbat akordio sustatu ditu Nazio Batuen Erakundeko agentziekin, eta Europako Kontseiluarekin lan egin du halako gaietan. Gaur egun, The Hague Journal of Diplomacy, Diplomatica: Journal of Diplomacy and Society, Spanish Yearbook of International Law, Afers Internationals CIDOB, Diálogos de Saberes, Aldea Mundo eta Cuadernos de Derechos Humanos aldizkarietako kontseilu editorialetako kide da.

International Studies Association eta European International Studies Association elkarteetako kide da; baita Espainiako Nazioarteko Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanen Irakasleen Elkartekoa (AEDPIRI) ere, zeinaren Batzorde Exekutiboko partaide izan zen 2009tik 2013ra; aldi berean, Standing Group on International Relations / European Consortium for Political Research (SGIR/ECPR) erakundeetako zuzendaritza batzordeko kidea ere izan zen.

17 doktore-tesiren gainbegiralea izan da.

2002an, UNICEFeko Espainiako batzordeak Ohorezko Dominarekin saritu zuen.

Informazio gehiago:

ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3531-9890

Research ID: F-1540-2013

Academia Edu.: https://ehu.academia.edu/NoeCornago

Publons: https://publons.com/author/1403512/noe-cornago#profile