2021erako arauak

1.   2021ean egin nahi diren mintegietarako proposamenak 2020ko otsailaren 7rako bidali behar dira. Proposamenak dagokion LSNEko Batzordeak aztertuko ditu. Proposatzaileek Batzordearen erabakiaren berri jasoko dute 2020ko apirilean.

2.    Mintegiok 2021eko apiriletik uztailera egingo dira. Ostegun eta ostiraletan izango dira, eta parte-hartzaileak asteazken arratsalde edo iluntzean iritsiko dira Oñatira. Hala antolatuz gero, mintegiak lehenago hasi eta beranduago amaitu daitezke, baina, kasu horretan, antolatzaileek ordaindu beharko dituzte sortzen diren gainkostuak. Proposamenean ipini behar da taldeak nahiago duen data, baina, proposamena onartzen bada, LSNErekin batera adostu beharko dira datak, eta azken erabakia LSNErena izango da.

3.    Proposamenak honako guztia jaso beharko du:

(i)   Eskaera-orria;
(ii)    Antolatzaileen izen-abizenak eta harremana; egoera profesionala, zein erakundekoak diren, e.a. Antolatzaile bat baino gehiago baldin badago, LSNErenganako harreman-pertsona bat identifikatu behar da;
(iii)   Parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda, haien informazio profesionalarekin eta erakundeekin. Zerrendan dauden guztiak ados egon behar dira bertan egotearekin eta, beraz, mintegira joateko asmoa izan behar dute. Proposamena onartu egiten bada, behin betiko zerrenda eskatuko zaie antolatzaileei, parte-hartzaile bakoitzaren kontaktu-informazioarekin. Taldeak 15 eta 25 lagun artekoak izan beharko dira. 25 lagun baino gehiago etortzea nahi bada, mesedez, galdetu LSNEri.
(iv)    Mintegiaren behin-behineko egitaraua, hitzaldi eta artikuluen izenburuekin. Mesedez, kontuan izan Oñatiko jatetxeek 13:00etatik aurrera zerbitzatzen dutela bazkaria, eta 21:00etatik aurrera, afaria. Kaferako atsedenaldiak gutxienez 15 minutukoak izatea gomendatzen da. Sarri erabiltzen den ordutegi bat honakoa da: 09:15-11:00; 11:15-13:00; eta 14:45-16:15; 16:30-18:00.

4.   Proposamenen balorazioa
Balorazioan, honakoei begiratuko zaie:

  1. Kalitatea. Lege soziologiari proposatutako mintegiak egingo dion ekarpena garbi azaldu behar dute eskatzaileek. Kontuan hartuko dira beste mintegi edo konferentziatan (LSNEn edo beste inon) izandako parte-hartzetik egin diren argitalpenak.
  2. Parte-hartzaileen jatorri zabala. Parte-hartzaileak hainbat lekutatik izatea baloratuko da, bai nazioartekoak bai Euskadikoak. Barietatea egon beharko litzateke ere parte-hartzaileen momentuko egoera akademikoari dagokionez, hala nola doktoretza-ikasleak, ibilbidea hasi berri duten ikertzaileak zein eskarmentu handiko ikertzaileak.
  3. Originaltasuna. Eskaera egiterakoan, proposatutako mintegia zertan den originala azaldu behar da. Antzeko gai bat beste mintegi baten landu izan denetan, proposatutako mintegia zertan desberdintzen den azaldu beharko da. Horrez gain, LSNEk bereziki animatzen ditu Erakundearekin aurretik harremana izan ez dutenak mintegi proposamenak bidaltzera.
  4. Euskadirekiko garrantzia. Lege soziologiari ekarpena egingo liokeen edozein gairen inguruko proposamenak egin daitezke. Euskadirentzako modu bateko edo besteko garrantzia edo interesa duten gaiak ere asko baloratzen dira [informazio gehiago].

5.    Antolatzaileen ardura izango da mintegiaren antolakuntza intelektuala, eta LSNEk laguntza eskainiko die. LSNEk ezin du inolako asegururik eskaini; beraz, parte-hartzaileen ardura da bidaia eta osasun asegurua izatea eta horrek dakarren gastuei aurre egitea.

6.    LSNEk bere intraneta eskainiko du mintegi bakoitzeko parte-hartzaileek artikuluak konpartitu ditzaten beraien artean. Mintegia eta gero, LSNEk artikuluak ebaluatzera bidaltzeko eta bere aldizkari internazionalean argitaratzeko aukera ematen du. Beste aukera batzuk ere badaude; mesedez, jarri harremanetan Leire Kortabarriarekin edo irakurri gehiago esteka honetan. Mintegia LSNEn egiteak bere baitan dakar LSNEri aitortzea bertako artikuluak argitaratzeko lehen eskubidea.

7.   Mintegi proposamena onartzen bada, proposatzaileari konfirmazioa eskatuko zaio. Gero, mintegiaren data eta izenburua LSNEren webgunean eta beste euskarri batzuetan argitaratuko dira. Mintegia egin baino 4-5 hilabete lehenago berriz harremanetan jarriko da LSNE antolatzailearekin, parte-hartzaileen behin betiko zerrenda, kontaktu-informazio osoa, eta behin betiko egitaraua eskatzeko. Gero, LSNEk gonbidapena bidaliko die parte-hartzaileei, aurre-izenemate eta izenemate orri banarekin. Gutxienez mintegia egin baino 6 aste lehenago, egitarau osoa LSNEri bidali beharko zaio. Mintegia baino hilabete lehenago bidali beharko dute parte-hartzaileek izenemate orriak, behar bezala beteta. LSNEk parte-hartzaile guztiei bidaliko dizkie egitaraua eta parte-hartzaileen zerrenda. Egitaraua eta antolatzaileen izenak LSNEren webgunean argitaratuko dira.

8.   Izenemate-ordainsariak ordaindu behar dituzte parte-hartzaile guztiek, baita antolatzaileek ere. 2021eko mintegietarako, honakoak izango dira:

  • RCSLko kide ez diren profesionalek: 150€;
  • RCSLko kide diren profesionalek: 130€;
  • Ikasleek, langabeek eta erretiratuek: 60€.

9.    Mintegiko paketean sartzen dira jatetxeetan bi otordu, pintxo-otordu bat eta bi egunetako kaferako atsedena. Parte-hartzaileek Oñatiko tabernetan ere har ditzakete pintxoak, edo beraiek aukeratutako jatetxeetan bazkaldu edo afaldu, beraien kargu. Aparteko funtsak dituzten antolatzaileek bestelako otorduak edo menuak eska ditzakete (aldea LSNEren kargu), adibidez, maila goreneko jatetxe baten otordu bat. Hauetan, normalean 55 eta 75 euro arteko prezioa ordaindu behar izaten da. Garraioa behar izatea gerta daiteke, horrek dakartzan kostuekin.

LSNEk Bilboko aireportutik Oñatira autobusa antolatu eta ordainduko du bezperan, eta Oñatitik aireportura biharamunean, honela:

Bilbotik, asteazkenean, 19:00etan, eta Bilboko aireportutik 19:30ean;

Zumarragako tren geltokitik, asteazkenean, 19:30ean;

Oñatitik Bilbo hirira eta aireportura, zein Zumarragako tren geltokira, mintegi biharamunean, larunbatean, 08:30ean.

Parte-hartzaileek "IISJ/IISL" siglak eta LSNEren logoa duen txarteldun gidariarengana joan beharko dute.

Beharrezkoa baldin bada, parte-hartzaile guztiek alojamendua ordaindu beharko dute. Antia egoitzak banakako gela eskain diezaieke 18 laguni (mintegiaz aparte momentu horretan zenbat bisitari dauden kontuan hartu beharko da); eta birentzako gela ere eskain dezake (bi ohe). Banakako gela 31€ da gauko, eta bikoitza, 46€. Antian ez da gosaririk zerbitzatzen. Antian geratzen ez diren parte-hartzaileek Ongi hotelean edo Zumeltzegi hotelean har dezakete ostatu; horietako prezioak handiagoak dira. Izenemate orrietan bakoitzak ipini duen dataren arabera egingo dira erreserbak, eta alojamendua LSNEn bertan erregistratzerakoan ordaindu beharko da.

Mintegi-gela egokituta dago 20-25 lagun arte hartzeko; beste gela bat ere badago aukeran. Eztabaida informaletarako edo batzar txikiagoetarako leku aproposa dago Antian, LSNEtik 7-8 bat minutura oinez.

10.    Parte-hartzaileek antolatu eta ordaindu beharko dituzte nazioarteko bidaiak.

OHARRA: Mintegia bertan behera geratuko da 15 parte-hartzaile baino gutxiago baldin baditu.

Para más información: 

Malen Gordoa Mendizabal

IISJ (Meetings)
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 71... Ver teléfono
F: +34 943 78... Ver fax
E: malen@iisj.es
  @MalenIISJ