Joel Bakan-ek "The Corporation" filma aurkeztuko du

Joel Bakan.
31 May 2019

Oñatiko LSNEn dago egunotan Joel Bakan irakasle, idazle eta ikertzailea, eta berak idatzitako "The Corporation" liburuan oinarritutako dokumental arrakastatsuaren aurkezpena egingo du ekainaren 6an, osteguna, Oñatiko zine aretoan, 18:00etan.

Filmak nazioarteko 26 sari irabazi ditu eta Bakan berak idatzi zuen haren gidoia. Gure aroko erakunde nagusiaren, korporazioaren izaera eta goraldia aztertzen ditu. Dokumentalak korporazioa psikiatraren dibanean etzanarazten du eta zer nolako pertsona den galdetzen dio. Adituen esanetan, "The Corporation" film probokatzaile eta dibertigarria da. Enpresa handien defendatzaile zein kritikoekin egindako 40 elkarrizketa daude filmean, tartean Milton Friedman eta Michael Moore.

Joel Bakan Oñatiko LSNEn ikerketa lanak egiten ari da. Kanadan Zuzenbide irakaslea da, eta nazioartean errekonozimendu handiko aditu eta komentarista. "The Corporation" (2004) liburuak arrakasta komertzial handia izan zuen. Joel Bakanen bloga: http://www.joelbakan.com/