LSNE-ren COVID-19 protokoloa

Prebentzio-Neurriak:

  1. COVID-19 ahalik eta gutxien zabaltzeko eta zabalkundea ahalik eta gehien kontrolatzeko babes-neurriak zorrotz betetzea LSNEren esparruko pertsona guztien erantzukizuna da.
  2. LSNEra joan aurretik, gorputz-tenperatura neurtu behar duzu. Honako sintometako bat baldin baduzu: 37ºC edo gehiagoko sukarra, eztul lehorra, arnasa hartzea kosta egiten bazaizu, usaimena eta dastamena murriztu bazaizkizu… ez joan LSNEra.
  3. Ez joan LSNEra COVID-19 diagnostikatu badizute edo isolamenduan edo berrogeialdian baldin bazaude gertuko kasu batengatik, ez eta frogen emaitzen zain baldin bazaude ere.
  4. COVID-19rekiko zaurgarri bazara, zure medikuaren esana bete prebentzio-neurriei dagokienez.
  5. Horrez gain, jarri harremanetan LSNErekin (maintenance@iisj.es) eta egiaztatu egoera hori mediku-ziurtagiri baten bidez. Zure egoera baloratu eta zuretzako neurri egokienen berri emango zaizu.
  6. Ez agurtu inor musu edo besarkadekin, kontaktu fisikoa ahalik eta gehien mugatu, eta gogoratu oihu egiteak, putz egiteak edo abesteak birusa zabaltzeko arriskua handitu dezaketela.
  7. Beti musukoa erabili Unibertsitate osoan, bereziki erabilera irekiko lekuetan (liburutegia, ikasgelak, pasilloak, klaustroa…), pertsona-arteko gutxieneko segurtasun distantzia bermatuta egon zein ez, eta beti behar bezala, hau da, sudur-trenkadatik kokotsera arteko guztia estaliz. Musukoa derrigorrezkoa izango da leku baten lagun bat baino gehiago dagoenean, pasilloetan joan-etorrietan, batzarretan edo norbaitengandik gertu zauden edozein egoeratan.
  8. Segurtasun-distantzia bete eta seinaleak eta ezarritako aforo-mugak errespetatu.
  9. Ikasgelara sartu aurretik, garbitu eskuak. Komunera joan aurretik eta gero, garbitu eskuak ur eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin.
  10. Jesarri beti liburutegiko eta ikasgelako leku berean, kutsaketa egonez gero kontaktu-kopurua ahalik eta gehien murrizteko. Ez mugitu mahai eta aulkiak. Haiek mugitzea beharrezkoa baldin bada, aurrez esan irakasleari edo LSNEko ordezkariei.
  11. Ahal den neurrian, zure materiala zeuk bakarrik erabili, eta, konpartitu behar baduzu, erabili gel hidroalkoholikoa. Zure gauzak garbi eduki.
  12. Ahal dela, ez ordaindu eskudirutan.

Osasun agintariek egiten dituzten gomendioak eta neurriak bete itzazu. Informazio gehiagorako: http://www.iisj.net/eu/lsneren-gainean/covid-19

Ekintzak:

  • LSNEra datorren edonor administrazio-liburutegira joan beharko da lehenengo, gorputz-tenperatura hartzeko. 37ºC edo gehiagoko tenperatura baldin badauka, 15 minutu barru froga errepikatzeko eskatuko zaio. Bigarren neurketan 37ºC edo gehiago baldin badauka, protokoloa aktibatuko da.
  • Etorri den pertsona hori etxera joateko moduan badago, joan dadila eskatuko diogu. Bestela, isolatuta geratu beharko da Arnaud gelan. COVID-19 koordinatzaileari abisatuko diogu sakelako telefonora deituz, COVID-19 Protokoloa aktibatu dezan eta Osakidetzari abisatu diezaion.
  • Etxera joan ondoren edo isolamenduan dagoen bitartean, honako datuak eskatuko zaizkio:
    • Izen-abizenak
    • Jaiotze-data
    • Pasaportea
    • Telefono zenbakia
    • Harremanetarako emaila
    • Osasun Txartela (Europako Batasuneko herritarra baldin bada)
  • Diagnostikoa izan arte, zuzeneko kontaktuenganako ekintzarik ez da egingo, eta LSNEk bere egunerokotasunari eutsiko dio beti bezala, higiene-neurriak indartuz.

Kasua konfirmatzen bada, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak esaten dutena bete beharko da.

  • Harreman-telefonoak: Oñatiko OSIa (+34 943 03 54 30) / Euskadiko COVID-19 zenbakia (900 20 30 50).
  • LSNEren esparruko norbaitek COVID-19 baldin badauka edo konfinamenduan zein berrogeialdian baldin badago, berehala jakinarazi beharko dio COVID-19 koordinatzaileari emailez (maintenance@iisj.es)
  • LSNEk egin beharreko izapideak egingo ditu Osasun Sailarekin, mutuekin, Gizarte Segurantzarekin, aseguru-etxeekin, e.a. eta agintariek ezarritako prozedura jarraituko du.
  • Protokoloa aktibatzen bada, garbitasun eta desinfekzio neurriak indartu egingo ditu LSNEk.
  • Inguruko guztien erantzukizunari dei egiten dio LSNEk, eta behar diren neurriak hartzeko eskubidea bere egiten du, betiere denon ongizatearen izenean. Osasun gomendioak eta arauak bete ezean, LSNEk beharrezko diren neurriak hartu ahal izango ditu. Osasun gomendioak behin eta berriz apurtzen zein larriki apurtzen dituen hura bere egoitzatik kanporatu ahal izango du LSNEk.
     
  • LSNEk, ahal duen neurrian, bere baliabide digitalak erabiltzeko aukera emango dio bertara etorri ezin den orori, bere ikasketa edo lan jarduerarekin jarraitu ahal dezan.

Komunikazio-neurriak:

  • COVID-19 protokoloa aktibatzen bada eta diagnostiko positiboa baldin badago, COVID-19 koordinatzailearen ardura izango da barneko komunikazioa LSNEren esparrua osatzen duten guztionganako.
     
  • Diagnostikatutako pertsonarekin harreman estua izan duten pertsonak identifikatzen eta jarraipena egiten laguntzeko konpromisoa hartzen du LSNEk.

Printzipioak:

Agintariek gomendatzen edo ezartzen dituzten neurriak bere egingo ditu LSNEk, honako printzipio eta aurreikuspenen arabera:

  • Neurriak proportzionaltasun eta pertsonenganako errespetu osoaren printzipioaren arabera hartuko eta ezarriko dira neurriak, betiere prebentzio-printzipioa gailenduz.
  • Izua ez sortzeko eta informazio zehatz eta gardena emateko ahalegin guztiak egingo dira.

Unibertsitatea: Baimendutako gehiengo aforoak

PLANTA / FLOOR / SOLAIRUA

DEPENDENCIA /
ROOM / GELA

AFORO MÁXIMO / MAXIMUM CAPACITY 7 GEHIENGO AFOROA

PB / Ground floor / Behe-solairua

 

Biblioteca / Liburutegia

 

 

  • Sarrera – Kafe gunea

5 PAX

 

  • Administrazioa

4 PAX

 

  • 1. Irakurketa-gela

10 PAX

 

  • 2. Irakurketa-gela

5 PAX

 

Sumner Maine gela

3 PAX

 

André-Jean Arnaud gela

10 PAX

P1 / 1st floor / 1. Solairua

 

Francisco Giner de los Ríos gela

 

 

  • Administrazioa

5 PAX

 

  • Zuzendaritza Administratiboaren bulegoa

3 PAX

 

  • Fotokopia-gela

1 PAX

 

  • 1. Bulegoa

2 PAX

 

  • Renato Treves (Zientzia-zuzendaritza bulegoa)

6 PAX

 

Achille Loria gela

12 PAX

 

Eli Galdos gela

5  PAX

 

Ikasgela Nagusia

32 PAX

 

Dorreko bulegoetara sarbidea

 

 

Garbiketa-gela

1

 

Office-a

1

 

1. bulegoa

2 PAX

 

2. bulegoa

2 PAX

 

3. bulegoa

2 PAX

 

Artxibo-biltegia

1 PAX