LSNEan ikerketa lanak egiteko egonaldi bekak 2022ko urria eta 2023ko martxoa bitartean

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeko Patronatuak egonaldi beka batzuk sortzea erabaki zuen, LSNEko Liburutegian ikertzeko lan proiektu batekin:

  • Doktoregoko-ikasle batentzako egonaldi beka 1; gehienez 2 hilabeteko egonaldia LSNEren Egoitzan (banakako logelako ostatua, urria-martxoa bitartean eta gutxienez hilabete 1eko egonaldiarekin). LSNEko araudiaren arabera, hilabete baino gehiagoko egonaldietarako, egoitza-fidantza ordaindu beharko da;
  • Doktoreentzako 3 egonaldi beka (azken 5 urteetan doktoretza amaitu dutenentzat) gehienez 2 astez LSNEren Egoitzan (banakako logelako ostatua, urria-martxoa bitartean eta gutxienez astebeteko egonaldiarekin). Visiting scholar gisa egonaldia luzatzeko aukera dago [jakin gehiago].

Eskaera 2022ko otsailaren 4a baino lehen aurkeztu beharko da. Eskaera kontuan hartu ahal izateko, honako agiri hauek bidali beharko dira:

  • Eskaera-orria beteta;
  • Ikerketa-proiektuaren gaineko azalpena;
  • Kurrikuluma laburtua (gehienez 800 hitz);
  • Jatorrizko herrialdearen, lanpostuaren eta norberari dagozkion bestelako egoeren gaineko informazioa;
  • Ikerketa-egonaldia egiteko beste laguntzaren bat jaso baduzu, horren egiaztagiria.

Lehenetsi egingo dira AISen sailkapenaren arabera “C” kategoriako herrialde batetik etortzea.

LSNEk ez du bere gain hartuko ezbehar, gaixotasun eta antzeko gertakarietatik eratorri daitekeen gasturik, urtean zehar hartzen duen bisitari kopuru handia dela-eta. Beraz, beka jasotzen dutenek beraiek aukeratutako bidai eta istripu aseguruak kontratatuta izan beharko dituzte.

Para más información: 

Malen Gordoa Mendizabal

IISJ (Meetings)
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 71... Ver teléfono
E: m.gordoa@iisj.es

  @IISJOnati