Mintegiak

Lege soziologiaren esparru aberatseko gaien inguruko mintegiak antolatzeko aukera ematen du Oñatiko Lege Soziologiako Erakundeak. Oso giro aproposa eta lagunartekoa eskaintzen die ikertzaileei, talde txikietan eztabaida eta interakzioa egiteko. LSNEren Patronatuko (gobernu-organuko) Konferentzien eta Mintegien Batzordeak baloratzen ditu eskaerak, eta horretarako irizpideak hemen ikus ditzakezue.

Informazio gehiagorako, ikus azpian Goiena telebistak 2024ko apirilean gure mintegien gainean egindako erreportajea:

LSNE arduratuko da antolaketaz,gonbidapenak parte-hartzaileei bidaliz eta ekitaldia koordinatuz. Mintegiak Unibertsitate Zaharraren eraikinaren barruan dagoen areto ekipatu eroso batean egiten dira (1540, duela gutxi zaharberritua), eta ostatua Antia egoitzan izango da, XVIII. mendeko eraikin zaharberritu berrian, eztabaida informaletarako eta talde txikiagoen bileretarako gelak dituena.

Horrez gain, LSNEk bilkurak izeneko bestelako bilerak ere antolatzen ditu, abuztuan ez urteko beste edozein hilabetetan.

For more information: 

Workshop Coordination Team

Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 78... Ver teléfono
E: workshop@iisj.es

  @IISJOnati