2023ko urriaren 23an, astelehenean, 09:00etan, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan (Bilboko Campusa), Oñatiko 2019ko «Elkarrizketa soziala eta lan-politikak hitzartzea aldaketa-tresna gisa» Adierazpena bultzatzeko III. Jardunaldiak egingo dira.
Jardunaldi horiek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak sustatu ditu, eta Oñatiko Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Erakundea (LSNE) eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dituzte, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan. Jardunaldien helburua da berriro ere lan-munduaren erronkei buruzko eztabaida informatua eta plurala bultzatzea, eta, zehazkiago, negoziazio kolektiboari, zentzu hertsian, eta elkarrizketa sozialari, zentzu zabalean.
Aforo mugatua (galdetegia jaso ahala egingo da erreserba). Izena ematea doakoa da eta ekitaldia zuen ingurune instituzional, profesional, akademiko, sindikal eta abarretan zabaltzeko gonbitea egiten dizuegu.
Izenemate orria : https://www.iisj.net/es/izen-emate-orria-formulario-de-inscripci%C3%B3noit3
Egitaraua: https://www.iisj.net/es/programa-iii-jornadas-de-impulso-la-declaraci%C3%B3n-de-o%C3%B1ati-de-2019