"Collective Bargaining and Collective Action": LSNEren ingelesezko bildumako liburu berria

"Collective Bargaining and Collective Action" liburuaren azala.
04 mar 2019

"Collective Bargaining and Collective Action: Labour Agency and Governance in the 21st Century?" izeneko liburua, Julia López López (Universitat Pompeu Fabra, Bartzelona) irakasleak editatuta, salgai dago. Oñati International Series in Law and Society izeneko bildumako 61. liburua da honakoa. Esandako bilduma arrakastatsu hori LSNEko mintegietan landutako gaiekin osatzen da, eta Ingalaterrako Bloomsbury-Hart argitaletxearekin egindakoa da.

Kasu honetan, Julia Lópezek LSNEn gidatutako mintegi baten aurkeztutako ikerkuntza-lanen emaitza da liburu editatua. On-line eros daiteke Bloomsbury-Hart-en webgunean, azal zurrun, EPUB eta PDF formatuetan.