Elkar Heziko ikasle talde batek LSNE bisitatu du

Elkar Heziko ikasleak, liburutegian.
22 Urr 2019

Elkar Hezi ikastetxeko DBH 2. mailako ikasleek LSNE bisitatu zuten urriaren 18an, egubakoitza. Alde batetik, LSNE hobeto ezagutzea zen helburua, eta, horretarako, besteak beste, liburutegiaren bisita gidatua egin zuten. Bestetik, Welcome to Oñati izeneko proiektuarekin jarraitu zuten. Urteak daramatza Elkar Hezik proiektu horrekin. Horren bitartez, ikasleek LSNEko masterreko ikasleak ezagutzen dituzte eta Oñati aurkezten diete.

Liburutegiko bisita gidatua.

Masterreko ikasleekin berriketan.