Mailegu arauak

-Oñatin bizi den edo Oñatin egonaldia egiten ari den erabiltzaile bakoitzak, gehienez, 6 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan aldi berean.

-Oñatin bizi ez den erabiltzaile batek, gehienez ere, 3 dokumentu hartu ahal izango ditu maileguan aldi berean.

-Itzulera: Liburuak liburutegiko mostradorean itzuliko dira edo posta bidez.

-Arau-apurtzeak:

  • Dokumentua bueltatzeko justifikaturik bako atzerapenak mailegu-eskubidearen etena ekarriko du:
    • Atzerapen eguneko eta dokumentuko zigor egun bat.
    • 50 eguneko atzerapenetik aurrera, sei hilabeteko zigorra.
    • Erabiltzaileak ezingo du dokumenturik erreserbatu zigorrak dirauen bitartean.
  • Dokumenturen bat galtzea: Erabiltzailearen ardura izango da dokumentuaren ordezkoa ekartzea edo, dokumentua dagoeneko salgai ez badago, antzeko beste bat erostea. Liburuzainek zainduko dute hori nola egiten den, eta erabiltzaileari esango diote noiz eta nola egin ordainketa.
  • Dokumenturen bat hondatzea: Erabiltzailearen ardura da dokumentua ondo zaintzea berak daukan bitartean. Mailegatuta egon den artean hondatu egin bada edo kalteren bat izan badu, maileguan izan duen horrek ordezkatu beharko du dokumentua, aurreko puntuan esandako moduan.

Mailegua eskatzeko, hemen klikatu => Mailegu eskaera orria

Para más información: 

Library

Rakel Lizarralde Maiztegi
E:  iisl.library@iisj.es
T: +34 943 78... Ver teléfono


IISL Library // IISJ Biblioteca
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain

  @IISJOnati