Nola matrikulatu

Hautagaiek soziologia, zuzenbide, gizarte zientzia edo Lege Soziologiarekin lotura duen beste edozein diziplinatako unibertsitate-gradua eduki behar dute. Azken urtean dauden graduko ikasleak onartu ahal izango ditu LSNEk aurreikusitako emaitzen arabera, baina Master kurtsoa hasten denerako, lehen graduko diploma eduki beharko dute.

Idatzizko eta ahozko ingelesa menderatu beharko dute hautagaiek, eta ingelesez irakurtzeko ere gai izan behar dira. Beste hizkuntza batzuetan argitaratutako lege soziologiako literatura erabiltzeko gai izatea baliagarria da.

Eskaera orria betetzearekin bat, honakoak bidali behar dituzte hautagaiek:

-Pasaportearen edo nortasun agiriaren kopia;

-Pasaporte estiloko argazki bat;

-Kurrikuluma;

-Lehen gradua ongi egin izana egiaztatzen duten kredituen edo ikasgaien transkripzioa edo kopia, espainolez, ingelesez, italieraz, frantsesez edo portugesez, edo itzultzaile ofizial batek espainolera itzulita;

-Lehen graduko diploma ofizial baten kopia, espainolez, ingelesez, italieraz, frantsesez, portugesez, edo itzultzaile ofizial batek espainolera itzulita;

-TOEFL, IELTS edo bestelako ingeleseko diploma baten kopia, edo ingelesa menderatzen duen frogaren bat;

-Unibertsitate irakasleek edo beste akademiko batzuek idatzitako bi erreferentzia-gutun. Horietan egiaztatu beharko dituzte hautagaiek lortutako kalifikazioak.

Master programako ikasketa-tarifa 4.250 eurokoa da. Onarpenaren berri jaso eta bi asteko epean, 500 euroko gordailua egin beharko du hautagaiak (eskatzen da emailez bidaltzea transferentzia egin izanaren egiaztagiria, PDF formatuan).

Aurre-ordainketa hori tarifa osoari kenduko zaio, eta Visa edo Master Card txartel bidez, eurotan egindako eta Espainiako banku baten gordetako txeke bidez edo honako kontuan sarrera eginez ordaindu daiteke:

Oñati International Institute for the Sociology of Law
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria Oñati
IBAN ES84 0182 0326 1000 1052 9952
Bank Identification Code BBVAESMMXXX
Oñati (Gipuzkoa) - Espainia
1. Kontzeptua: 500 €: izena – abizena – Master gordailua

Edozelan ere, ikasketa-tarifa osoa irailaren 5a baino lehen ordaindu beharko da LSNEren kontuan. Aurre-ordainketa ez da itzuliko ikasleak master programan parte hartzen ez badu ere, edozein dela arrazoia.

Programako kurtso solte baten edo gehiagotan matrikulatzeko aukera ere badago, 400 euroko tarifa ordainduta.

Alojamendua: ikus LSNEko Egoitzaren gaineko informazioa.

Para más información: 

Susana Arrese Murguzur

Master coordination
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 78... Ver teléfono

E: s.arrese@iisj.es
  @mastersusana