Argitalpenez

Lege soziologiako ikerketa-lan berritzaileak argitaratzeko aukera ematen du LSNEk. Gure mintegiak oinarri ezin hobea dira lehen mailako argitalpenak sortzeko, eta Erakundeak atsegin handiz laguntzen du horretan.

Alde batetik, bi online aldizkari dauzkagu: Oñati Socio-legal Series, gure mintegietatik sortzen diren artikuluak argitaratzeko, batik bat; eta Sortuz: Oñati Journal of Emergent Socio-Legal Studies, zuzenbidearen eta gizartearen arteko harremanen inguruan sortzen ari den ikerkuntza-sarea indartzeko asmoz sortua. Bietan ere, artikuluek ebaluazio itsu bikoitza gainditu behar dute argitaratzeko baldintza gisa.

Beste aldetik, bi liburu-bilduma argitaratzen ditugu: bata, ingelesez, Oñati International Series in Law and Society izenekoa, Hart-Bloomsbury etxearekin; eta bestea espainolez, Colección Oñati: Derecho y Sociedad, Dykinson etxearekin.

Para más información: 

Leire Kortabarria

IISJ (Publicaciones)
Avenida de la Universidad, 8
Apartado 28
20560 Oñati (Gipuzkoa) - Spain
T: +34 943 71... Ver teléfono
F: +34 943 78... Ver fax
E: leire@iisj.es
  @IISJOnati