Antia egoitzako COVID-19 arautegia

Prebentzio-Neurriak

  • COVID-19 ahalik eta gutxien zabaltzeko eta zabalkundea ahalik eta gehien kontrolatzeko babes-neurriak zorrotz betetzea Antiako egoiliar guztien erantzukizuna da.
  • Logelak norbanakoentzako izango dira, ohiko etxebizitzan elkarrekin bizi diren egoiliarren kasuan izan ezik.
  • Gune komunetarako ezarritako aforo-mugak eta segurtasun-distantziak (1,5m gutxienez) errespetatu behar dira.
  • Seinaleak eta jesarleku, gune, e.a. jakin batzuen erabilera-debekuak bete behar dira.
  • Ez agurtu inor musu edo besarkadekin, kontaktu fisikoa ahalik eta gehien mugatu, eta gogoratu oihu egiteak, putz egiteak edo abesteak birusa zabaltzeko arriskua handitu dezaketela.
  • Beti musukoa erabili Antiako gune komunetan, eta beti behar bezala, hau da, sudur-trenkadatik kokotsera arteko guztia estaliz.
  • Eskuak garbi eduki, ur eta xaboia edo gel hidroalkoholikoa erabiliz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioen arabera (egoitzan ipinitako kartel informatiboen arabera zein lerro hauen azpiko esteka klikatuz). LSNEk garbiketa eta desinfekzio neurriak ditu, baina egoiliar bakoitza bere higienearen arduraduna da eta norberaren erantzukizuna beharrezkoa da osasun gomendio eta arauak betetzeko.
  • Debekatuta dago egoiliarra ez den inor egoitzara sartzea, ez bada LSNEren administrazioaren baimena aldez aurretik lortuta.
  • COVID-19ren gaineko edozein gorabehera lehenbailehen adierazi beharko zaio LSNEri, honako helbidera mezua bidalita: maintenance@iisj.es

Osasun agintariek egiten dituzten gomendioak eta neurriak bete itzazu. Informazio gehiagorako: http://www.iisj.net/eu/lsneren-gainean/covid-19

Ekintzak:

  • Egoiliar guztiei eskatzen zaie egunero tenperatura har diezaioten bere buruari. Sukarra izanez gero (37ºC edo gehiago), edo COVID-19enak izan daitezkeen beste sintomak (eztul lehorra, eztarriko mina, nekea...), LSNE informatu beharko dute (maintenance@iisj.es) eta norberaren gelan isolatuta geratu Osakidetzaren esanak jaso arte.
  • LSNEko COVID-19 koordinatzaileak COVID-19 Protokoloa aktibatu eta Osakidetza informatuko du.
  • Kutsatuta dauden edo konfinamendu zein berrogeialdian dauden egoiliarrek hala jakinarazi beharko diote berehala COVID-19 koordinatzaileari, maintenance@iisj.es helbidean.
  • Honako datuak eman beharko dituzte:
    • Izen-abizenak
    • Jaiotze-data
    • Pasaportea
    • Telefono zenbakia
    • Harremanetarako emaila
    • Osasun Txartela (Europako Batasuneko herritarra baldin bada)
  • Diagnostikoa izan arte, zuzeneko kontaktuenganako ekintzarik ez da egingo, eta Antiak bere egunerokotasunari eutsiko dio beti bezala, higiene-neurriak indartuz.

Kasua konfirmatzen bada, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak esaten dutena bete beharko da.

  • Harreman-telefonoak: Oñatiko OSIa (+34 943-035-430) / Euskadiko COVID-19 zenbakia (900 20 30 50).
  • Osasun Sailarekiko behar diren tramiteak egingo ditu LSNEk, eta kasuan kasurako dagokion prozedura jarraituko du.
  • Protokoloa aktibatzen bada, garbitasun eta desinfekzio neurriak indartu egingo ditu LSNEk.
  • Egoiliarren erantzukizunari dei egiten die LSNEk, eta behar diren neurriak hartzeko eskubidea bere egiten du, betiere denon ongizatearen izenean. Osasun gomendioak behin eta berriz apurtzen zein larriki apurtzen dituenarenganako kontratua bertan behera uzteko eta egoiliar hori egozteko eskubidea izango du LSNEk.
  • LSNEk behar diren laguntza eta koordinazioa eskainiko ditu, ahal duen neurrian, konfinatutako egoiliarrek oinarrizko beharrak bete ditzaten, kontratatuta daukaten zerbitzuaren arabera.

Komunikazio neurriak:

  • COVID-19 protokoloa aktibatzen bada eta diagnostiko positiboa baldin badago, COVID-19 koordinatzailearen ardura izango da barneko komunikazioa LSNEren esparrua osatzen duten guztionganako.
  • Diagnostikatutako pertsonarekin harreman estua izan duten pertsonak identifikatzen eta jarraipena egiten laguntzeko konpromisoa hartzen du LSNEk.

Printzipioak:

Agintariek gomendatzen edo ezartzen dituzten neurriak bere egingo ditu LSNEk, honako printzipio eta aurreikuspenen arabera:

  • Neurriak proportzionaltasun eta pertsonenganako errespetu osoaren printzipioaren arabera hartuko eta ezarriko dira neurriak, betiere prebentzio-printzipioa gailenduz.
  • Izua ez sortzeko eta informazio zehatz eta gardena emateko ahalegin guztiak egingo dira.

Antia Egoitza: Baimendutako gehiengo aforoak

PLANTA / FLOOR / SOLAIRUA

DEPENDENCIA / ROOM / GELA

AFORO MAX / MAX CAPACITY / GEHIENGO AFOROA

PB / Ground floor / Behe-solairua

Hall / Hall-a

3 PAX

 

Zona reciclaje / Recycling área / Birziklatzeko gunea

2 PAX

P1 / 1st floor / 1. solairua

Hall / Hall-a

6 PAX

 

Sala estar / Living room / Egongela

10 PAX

 

Sala TV / TV room / TV gela

5 PAX

 

Comedor / Dining room / Jangela

8 PAX

 

Cocina / Kitchen / Sukaldea

4 PAX

P2 / 2nd floor / 2. solairua

Hall /Hall-a

3 PAX

ATICO / Attic / Ganbara

Sala estar / Living room / Egongela

9 PAX

 

Lavandería / Laundry área / Garbitegia

4 PAX

 

Sala estudio / Study room / Ikasteko gela

6 PAX