Oñatiko Udala Beka

1. Erreferentziazko Lankidetza Hitzarmenak xedatzen duenaren arabera, beka deialdi honen helburua Oñatiko herriari ekarpena egiten dioten Gizarte Zientzien eta Zuzenbidearen alorreko ikerketa proiektuak sustatzea da. Proiektu horiek mota hauetakoren batekoak izan beharko dute: ikerketa proiektuak, doktoretza azterlanak edota fenomeno juridikoak aztertzen dituzten gizarte zientzialarien arteko nazioarteko lankidetzaren emaitzak.

Oñati Udala Bekaren deialdiaren oinarriak urtero argitaratuko dira Institutuaren web orri ofizialean, alderdi sinatzaileek aldez aurretik adostuta. Hainbat punturi buruzko informazioa jasotzen da bertan: zein proiektu mota aurkeztu daitezkeen, ikertzaileak nortzuk izan daitezkeen, epeak, proiektuak gauzatzeko baldintzak eta sinatzaileek lehenetsi nahi dituzten gaiak.

Beka deialdira aurkeztu daitezkeen proiektuak:

  • 1. ildoa - Ikerketa proiektuak
    Tokiko autogobernuaren, hiritartasun aktiboaren eta naziogintzaren alderdi soziojuridikoak aztergai dituzten ikerketa proiektuak.
    Ikerketa amaitutzat emateko, zientzia artikulu bat prestatu beharko da gutxienez.
  • 2. ildoa – Doktoretza azterlanak
    Oñatiko Institutoarekin lotura eta ospe aski ezaguna duen doktoretza programa sozio-juridiko batean matrikula eta egoitza gastuak estaliko dira, baldin eta landutako gaia tokiko autogobernuaren, hiritartasun aktiboaren eta naziogintzaren alderdi soziojuridikoekin lotura badauka.
  • 3. ildoa – Nazioarteko lankidetza
    Arlo sozio-juridikoetako ikertzaileen arteko lankidetzarako mundu mailako sareak sortzeko proiektua landu eta gauzatzea, bereziki LSNE ekimenen ardatz izan dadin mundu osoko elkarte sozio-juridikoak harremanetan aritzeari dagokionez.
    LSNErekin batera lankidetza proiektu batean jardungo da, eta nazioarteko lankidetzako produktuak zein sareak sortuko dira. 

Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak irmoki eta fideltasun osoz helduko dio beka hau sortu zuen espirituari. Hori horrela, honako pausoak emango ditu (4.000€):

  • a)   Lehen ordainketa, ekarpenaren % 20koa, ikertzaileari hautatua izan dela jakinarazi eta hilabetera egingo du.
  • b)   Bigarren ordainketa, ekarpenaren % 50ekoa, ikerketa lanaren garapenaren berri ematean, txosten baten bitartez.
  • c)   Hirugarren ordainketa, gainerako % 30ekoa, proiektua amaitutakoan. 

Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak lehentasuna izango du ikerketa bere argitalpen zerbitzuaren bidez argitara emateko, hala paper formatuan, nola elektronikoan. Horrez gainera, eta hala balegokio, argitalpena Erakundearen egoitzan ere aurkeztuko litzateke, ekitaldi publiko batean, bekadunarekin batera.

Hitzarmenak xedatutakoaren arabera, bestalde, beharrezkoa da proiektuaren garapena edo emaitza argitara ematean edota publikoki aurkeztean Oñati Udala Bekari eta LSNEri aipua egitea. Bestalde, proiektua gauzatzeari amore emango balitzaio edota gauzatuko ez balitz, jasotako diru-laguntza itzuli egin beharko luke onuradunak.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Formularioa

Hautagaiak LSNE-ko Masterrean matrikulatuta egon beharko dira, Masterra bere garaian eginda edo LSNErekin harreman estua duten ikerlariak izan beharko dira, modu aktiboan partez hartuz honen programaren batetan. Hautagaiak proiektua garatu eta aurkezterakoan Oñatin bizitzen egon behar dira. (azken betebehar honetatik salbuetsita egongo dira ikasturte honetan masterrean matrikulatuta dauden ikasleak).

Horrez gain, hautagaiek interesa agertu beharko dute tokiko autogobernuaren alderdi soziojuridikoa, hiritartasun aktiboa eta naziogintzaren inguruan.

  • Ikerketa proiektuari buruzko xehetasunak jasotzen dituen plana (2-5 orri).
  • laburpen bat – proiektuaren titulua – eta hitz gakoak (“key words”).
  • Bibliografia.
  • Hautagaiaren Curriculum Vitae.
  • Behin-behineko aurrekontua eta kronograma.

2017ko beka deialdiko hautagaitzak honako helbidera bidali behar dira posta arruntez LSNEren egoitzara edota posta elektronikoz FORMULARIOA betez, 2018ko urtarrilaren 31, 13:00ak baino lehen. (Bekari buruzko behin betiko erabakia 2018ko otsailean hartuko da).

Behin betiko proiektua posta arruntez edo posta elektronikoz susana@iisj.es helbidera irailaren 7a 13:00ak baino lehen bidali beharko da.