Gazte biolentziari erantzuna izango da LSNEko azken mintegiko gaia

19 Jul 2019

Oñatiko LSNEren aurtengo mintegi denboraldia datorren astean bukatuko da, Youth Violence: De-escalation Strategies and Socio-Legal Responses izenekoarekin. Salbuespen gisa, astelehen eta martitzenean egingo da eguen eta egubakoitzean beharrean. Koordinatzaileak Australiako hiru irakasle dira: Asher Flynn (Monash University), Mark Halsey (Flinders University) eta Murray Lee (University of Sydney), eta Australiako, Erresuma Batuko eta AEBetako dozena bat aditu batzartuko dira.

Koordinatzaileen esanetan, gazteen biolentziak gora egin du mundu osoan, eta AEBetan, adibidez, hilketa da 10 eta 24 urte artekoen hiru heriotza-kausa sarrietakoena. Mintegiaren helburua da gazteen biolentzia deseskalatzeko praktika berri eta onak eztabaidatzea, boterea, generoa, arraza eta klasea bezalako kontzeptu gakoetatik begiratuta.